Eukaliptoa, pinua eta antzeko zuhaitz espezie “sukoiak” ez landatzeko gomendatu dio Europak Espainiako Estatuari

  • Baso suteen 2017ko txostenean Europar Batasunak Espainiako Estatuko baso-politika arbuiatu du eta sua erraz hartzen duten arbolen landaketek sortzen duten arriskuaz ohartarazi du; Galizian eta Portugalen izandako eukalipto basoen sute itzelak jarri ditu adibidetzat.

(arg: Wikimedia Commons)

2018ko urriaren 25ean - 17:11
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Naturkon Gipuzkoako erakunde naturalista eta kontserbazionisten kolektiboak azaldu duenez, irailean argitaraturiko txostenean (ingelesezko bertsioa hemen) Europar Batasunak Espainiako Estatuari eskatzen dio ez landatzeko eukaliptoa, pinua eta antzeko zuhaitz espezie “sukoiak”.

Bruselak dioenez basogintzako teknika “jasanezinek” ekarri dute ekosistema narriatu izana eta halako espezieek gainera “izugarri laguntzen dute sua pizten eta zabaltzen”.

Baso-kudeaketan gehiago inbertitzeko eskatu dio Europak Espainiako Estatuari. Naturkonen arabera, txostenak dioena bat dator Europako Ingurumen komisario Karmenu Vellak baso-suteen inguruan ateratako ondorioekin.


Basoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...