‘Etzi.pm’ hedabide digitala sortu dute, etorkizunaz hausnarketa sustatzeko

  • Talaios Kooperatibak astelehenean estreinatu du Etzi.pm hedabide digitala. "Aurrera begirako" proiektu gisa aurkeztu dute, helburua etorkizunari buruzko hausnarketa bultzatzea izango baita, sortzaileek diotenez.


2014ko irailaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hedabideak bost atal izango ditu, denbora eta espazioaren arabera banatuta. Hedabideak bost atal izango ditu, denbora eta espazioaren arabera banatuta.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Edukiak gai ugaritanaditu direnek osatuko dituzte eta denen ildo bateratzailea aurrera begirako gogoeta izango da. Proiektua interneten mamituko da, baina ez dute baztertzen aurrerago ekitaldi edo foro presentzialak antolatzea, Beñat Irasuegi kooperatibako kideak webgunean bertan azaldu duenez.

Denbora eta espazioaren araberako atalak

Hedabideak bost atal izango ditu, denbora eta espazioaren arabera banatuta.

Denboraren barruan, Iparrorratza  eta Astrolabioa ataletan egundik etorkizunera garrantzia izango duten gaiak identifikatu eta aztertuko dira.

Espazioari lotutako Uhartea eta Itsasoa ataletan, aldiz, gertuko zein urruneko ingurutan "etorkizuna baldintzatuko duten gaiak" landuko dira. Faroa atalean, kanpoko edukia bilduko da artikulugile, editore eta automatismoen eskutik.

Iazko Durangoko Azokan proposatu zuten proiektua eta jasotako oniritzia ikusita egin dute aurrera. Autofinantzaketa dute helburu eta horretarako interesatutako jende eta eragileen aportazioa biltzen hasiko dira, besteak beste, harpidetza sistema-bidez.


Irakurri gehiago: Hedabideak Komunikazioa Kazetaritza
Hedabideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.