Etxeratek urtarrilaren 9an Bilboko eta Baionako mobilizazioetan parte hartzera deitu du

  • Sare eta Bagoazek urtarrilaren 9rako atondu dituzten manifestazioetara joateko deia egin du Etxeratek. Presoen senide eta lagunen elkartetik adierazi dutenez, dispertsioaren baitan “itzulinguruak” emateari utzi nahi diote: “Ez dugu itzulinguruak ematen jarraitu nahi arriskuan jarriko gaituzten errepide bihurrietan zehar. Ez da itzuliak emateko unea, harriak mugitzekoa baizik”.


2015eko abenduaren 24an - 12:16
Etxeratek "harriak mugitzeko" deia egin du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. (Arg: Argazki Press)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mugi daitezen harriak! da Baionan eta Bilbon egingo diren manifestazioen leloa. Etxeraten arabera, harriek Espainiako eta Frantziako estatuen “immobilismoa” irudikatzen dute, “gure senitartekoak ikusten uzten ez digun immobilismoa”. Horren aurrean, elkarteak azaldu du ordua heldu dela presoekiko babesa berretsi eta beren egoera agenda politikora eramateko. "Beharrezkoa da gizartearen agendan 26 urte luzez daraman auzi honek agenda politikoetara jauzi egitea".

Aldarrikatu dutenez, mobilizazioak ez dira soilik espetxean dauden 407 presoengatik egingo; iheslari, senide eta lagunen eskubideak ere aintzat hartuko dira. “Gure eskubideen alde ere aterako gara kalera. Haiei zein senideei ukatzen dizkieten eskubideak ere gureak direlako. Hor datza gure aldarrikapenaren garrantzia”.

Azken urteetako joerari jarraiki, mobilizazioen asteburuan presoen senideek bisitarik ez dute egingo, manifestazioetan parte hartzeko. “Urtarrilaren 9an presoak etxean eta bizirik nahi ditugula oihukatuko dugu”.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!