1997an abiatuz geroztik, urtero Otsail Ostegunak antolatzen ditu Amikuzeko Zabalik elkarteak Donapaleun. Aurtengo edizioan Maialen Moreno Zubeldia, Juan Karlos Etxegoiean "Xamar", Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Etxeleku mintzatuko dira, lehen ostegunetik azkenera. Eta otsaila burutzeko, 24an Libertimendua egingo dute Donapaleuko plazan.
Hitzaldi guztiak Donapaleuko Auzitegi karrikan den herri elkargoko gelan izango dira. Zabalik elkarteko antolatzaileek diotenez, "lau ostegun, lau hitzaldi, arratseko 8ak30etarik 11ak arte, tragoa eta bere bixkotxa barne. Formula ezagutzen duzue engoitik, euskaratik eta euskaraz bizitzeko nahikariak bultzaturik antolatzen dugun hitzordua…".
Otsailaren 7an Maialen Moreno Zubeldia filologo eta itzultzaileak "Irri ixtorioak: gure ahozko literaturatik" izango du mintzagai. Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan 2009-2010 urte bitartean herri kontakizunen bilketa metodiko bat egin zuen Maialen Moreno Zubeldiak. Herriz herri jendearen ahotik atera kontakizunak bildu eta gero horiek transkribatu, sailkatu, eta aztertu zituen. Kontakizunen gauko eguneko corpusa osatu nahi izan du. Bilketa hori egiteko zein metodologia erabili duen eta kontakizunak aztertzeko jarraiki oinarriak azalduko ditu hitzaldian, nola heldu zen jendearengana eta nola atera zuen informazioa, zeregin horretan aurkitu mugak…
14an Xamar ariko da; "Etxera bidean" hitzaldian. "Xamar (alias Juan Karlos Etxegoien) –aurkezten dute Zabalik elkartekoek– ezagutzen dugu euskarazko dibulgazio liburuen bidez : 'Orhipean' eder hura, 'Orekan' hizkuntzen ekologiaz ari zena, 'Euskara jendea' liburu eta dokumentaletan dena, eta 'Etxea' argazki ederrez hornitua. Baina ezagutzen dugun Xamar euskaldun honek, beste bizi bat izana du lehenago. Frankismo beltzean sortua, Aezkoa hotzeko Garralda herrian, gaztean ez zekien euskara bazenik ere. Guk ere badakigu hortaz zerbait: ia bi belaunalditan hizkuntza desagertu da bizitza sozialetik. Jakobinoen pean, maltzurkiago agian, baina frankismo pean egunetik gauera, debeku latzaren pean".
Otsailaren 21an Ainhoa Intxaurrandieta konbidatu dute Hegoaldean eta batik bat Gipuzkoan hainbat herritan aurkeztu duen "Angula ustelak" Amikuzen aurkeztera, alegia, Gipuzkoan EAJk eta PSEk abiatua zuten Zubietako lehenbiziko erraustegiaren inguruan Bilduko agintariek aurkitu zutena... eta hura gelditu izanagatik sufriarazten ari zaizkiena: "Zineman dira ikusten –diote Zabaliketik– gisa hortako ixtorioa : intriga eta azpijokoak, jukutria ilunenen gordetzeko ordinagailuak ixilka hustea, gaiak epaitegira desbideratzea politiko debate sanoaren itxurak eginez… Ainhoa Intxaurrandietak eta Iñaki Errazkinek beren larruan bizi dute gisa hortako serie txarreko gertakarien arrosarioa".
Azken ostegunean, otsailak 28, Iñaki Etxelekuk aurkeztuko du "ZAD-a bizi dutenen ahotik" bere liburua. "Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetarik bereiz? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietarik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu posible baten promesa dakarren esperientzia hori haustera etorriko den estatuaren indarrari aurre egiteko, nola antolatu erantzun azkar eta eginkorrak? Iñaki Etxeleku ZADen egon da, eta han direnei galdetu die. Jendeak lañoki erantzuten du, argitasun harrigarriaz. Sentitzen dutenaren gibelean sumatzen dira hausnarketa asko eta sakonak, eta laguntza handikoak dirateke ezker iraultzailearen etorkizunaz grinatzen direnentzat. Bai eta ZADeko bizipen kolektibo eta militante horiek hurbilagotik ezagutuz, autonomiaren eta autogestioaren nondik norakoak hobeki ulertu nahi dituenarentzat ere".
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]