Etxe palestinarren suntsiketa hirukoiztu du Israelek

  • Zisjordaniako palestinarren etxeen suntsiketak ez du inoiz etenik izan baina azken urteotan azkartu eta ugaldu egin dela salatu du Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak. Londresen egoitza duen elkarte honek nazioarteko erakundeei Tel Aviveko gobernuaren gainean presioa egiteko deia zabaldu zien, judutarren koloniak bertan behera utzi eta palestinarren etxeen eraiste masiboa geldiarazteko.


2012ko irailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Palestinarrei kendutako lur hauetan Israelek base militarrak sortu ohi ditu, inguruko herri eta lurren kontrolerako. Okupazioaren estrategia honek etengabean palestinarrak etxea utzi eta beste norabaitera mugitzera behartzen dituztela nabarmendu dute eta ondorengo datua luzatu dute: Israelgo armadak 1967an Zisjordania zein Jerusalemgo lurrak okupatu zituenetik, zonalde hauetan legez kanpo eraikitako 120 kolonietan miloi erditik gora judutar bizi dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude