Etxarri Aranatzeko Fagamendi dolmena suntsitu dute inguruko baso-lanek

  • Basoko zura lortzeko lanen erruz, suntsituta geratu da Fagamendi dolmena. Monumentu megalitiko hori duela milaka urte eraiki zuten, Etxarri Aranatzeko Dolmenen ibilbideko parte zen, eta horrela adierazita zegoen seinaleetan.


2020ko maiatzaren 5ean - 10:50
Fagamendiko dolmen suntsitua. Argazkia: Wikipedia.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Etxarri Aranatzeko herritarrak izan dira ezbeharraren berri eman dutenak. Dolmenarekin batera, mendiko ibilbidea markatzen duten zuhaitzak ere erauzi dituztela gehitu dute: “Utzi duten bakarra dolmena iragartzen duen kartela izan da”.

Monumentu megalitikoen zaintzan dabilen Hilharriak taldea haserre azaldu da gertatutakoagatik. Gehitu dute Fagamendikoa ez dela suntsitutako lehen eraikin megalitikoa Euskal Herrian.

Herriko ondarearen zati bat galdu du Etxarri Aranatzek. 1954an Joxe Miel Barandiaranek aurkitu zuen, eta hamarkadatan izan da Udalak ondare historiko eta arkeologikoa ezagutarazteko sortutako Dolmenen Ibilbideko parte.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.