Etorkinek jasotzen dutena baino gehiago ematen dute

  • Zenbait herritarrek uste dute gure herrialdean etorkinek ematen dutena baino askoz gehiago jasotzen dutela, eta ez dira gutxi  zerbitzu publikoak jasotzen dituztelako kexatzen direnak (etxebizitza, gizarte-prestazioak, osasungintza…). Tamalez, berdin pentsatuko dute Espainiako gobernuak martxan jarriko duen Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerarekin (BGD). Datu erreal eta ofizialek, ordea, pertzepzio horiek gezurtatzen dituzte. Etorkinek jasotzen dutena baino ekarpen handiagoa egiten dute.


2020ko maiatzaren 29an - 08:32
Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiak datu argigarriak eman ditu.

Hori da Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiak dioena; immigrazioak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen eraginean sakontzen du erakunde honek. 2018an BPGari egindako ekarpen ekonomikoaren eta gastuaren arteko harremanari buruzko azterketa argitaratu berri du. Ikerketa honek erakusten du administrazio publikoek eskainitako dirua, 750 milioi euro ingurukoa, etorkinek euskal ekonomiari ematen dioten injekzio ekonomikoa (1.525 milioi euro) baino txikiagoa dela, hau da, EAEko BPGaren % 2,06. Beraz, atzerritar jatorriko euskal biztanleek altxor publikotik jasotzen dutenaren ia bikoitza ematen diote erkidegoari.

Ondorioz, eta datu ofizial horien argitan, komeniko litzateke kolektibo horren inguruan dauden estereotipoak haustea, ez baita ez diruz lagundua ez altxor publikoaren mendekoa. Eta, gainera, aitortu eta eskertu egin beharko genieke gure ekonomiari eta ongizateari egindako ekarpena, baita gizarte-segurantzan egindako kotizazioengatik gure pentsioei eusten dietela ere.

Horrek guztiak lagundu beharko luke,halaber, denon arteko bizikidetza humanoa, soziala eta kulturala hobetzen. Hemen lan egin eta bizi dira, eta beraz, euskaldunak eta herri honetakoak dira. Eskubide guztiekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude