Asier Gonzalez atxilotu du Guardia Zibilak “ETArekin kolaboratzea” egotzita

  • Guardia Zibilak Asier Gonzalez Soreasu atxilotu du bart Bilbon, “ETArekin kolaboratzea” egotzita. Goizean Santutxuko "Herriko Taberna" miatu dute.


2014ko martxoaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Asier Gonzalez Santutxuko Herriko Tabernatik eskuak lotuta atera duten unea (Arg: Uriola.info)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Santutxuko Zabalbide kaleko etxe batean sartu da polizia, goizaldeko 2:00ak aldera. 31 urteko gaztea atxilo eraman dute, ETAren Bizkaiko komandoarekin kolaboratzea leporatuta.

Europa Pressen esanetan, operazioa pendrive baten aurkikuntzak abiarazi du. Agentziak baieztatu du poliziaren eskuetara Ezkaraiko pisu batean aurkitutako USB bat iritsi zela. Guardia Zibilaren esanetan Errioxako pixua ETAren komando batek erabili zuen, eta orduko informazioa da pen-drivean aurkitu dutena. Horrek Gonzalez Soreasu eta Erakunde armatua erlazionatzera eraman du polizia.

Gonzalezen etxea lau orduz miatu dute, eta material ugari ateratzeaz gain garajetik auto bat konfiskatu dute. Atxilotua Santutxuko herriko tabernara eraman dute gero, Uriola.info hedabideak informatu duenez.

Santutxuko Iturriaga kalean goizeko 7:00etan hasi ditu miaketak Guardia Zibilak, eta goiz osoan luzatu dira. Iturriaga kalea moztu dute, eta Ertzaintzaren zenbait efektibo ere bertaratu dira.

Bestalde, auzoko hainbat bizilagunek babesa eskaini diote Asier Gonzalezi, "alde hemendik, utzi bakean" eta "Asier askatu" bezalako oihuekin. Uriola.infok azaldu du atxilotuari behar dituen sendagaiak ematea ukatu diola poliziak Asier Gonzalezen anaiari.

Operazioa zabalik dago uneotan, eta Bizkaiko beste leku batzuetan ere erregistroak egiten ari dira. Gainera, Barne Ministerioak azaldu duenez, baliteke atxiloketa gehiago egotea.

Santutxuko bizilagunek operazioa salatzeko manifestazioa deitu dute gauerako, 20:00tan Egunkaria plazatik abiatuta.

Twitterren erabiltzaileak #AsierAskatu traola erabiltzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!