ETA

Iratxe Sorzabal eta David Pla atxilotu ditu Frantziako poliziak Baigorrin

  • ETAko kide Iratxe Sorzabal eta David Pla atxilotu ditu Frantziako poliziak astearte eguerdian Baigorrin, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Espainiako Barne Ministerioaren esanetan, ETAren amaiera litzateke hau.


2015eko irailaren 22an - 13:07
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Beste bi atxilotu ere badaude, horietako bat Ramón Sagarzazu etakide historikoa da eta bestea Pantxoa Flores, atxiloketak izandako Agorerreka landaetxearen jabea.

Sorzabal eta Pla ETAko buruzagitzako kideak direla uste dute Espainiako inteligentzia zerbitzuek eta Jorge Fernández Díaz Espainiako barne ministroaren esanetan, operazio hau "ETAren behin-betiko heriotz agiria" litzateke.

Aurretik Norvegian izan ziren zortzi hilabetez Pla, Sorzabal eta Urrutikoetxea herrialdeko Gobernuak kanporatu arte. Hiru buruzagiek bilerak egin zituzten nazioarteko egiaztatzaileekin, Oslon eta Norvegiako beste hainbat herritan. Helburua, preso politikoentzako bide-orria zehaztea zen. Negoziazioek, ordea, ez zuten aurrera egin, egoera blokeatuta zegoen eta Frantziara berme guztiekin kanporatzea erabaki zuen Norvegiako Gobernuak.


ETA kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
1981, Zizurkil
Oso latza izan da

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.