ETA

ETA: “Konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa gunea desegina izan da”

  • ETAk agiria bidali du Naiz.info-ra. "Azken asteotan, Espainia eta Frantziako Gobernuen jarrera ezkor eta oztopatzailearen ondorioz, gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa eta negoziazio gunea desegina izan da", dio erakundeak. Dena den, "behin betiko konponbidea eraikitzeko lanean jarraituko duela" jakinarazi du.


2013ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
ETAk "behin betiko konponbidea eraikitzeko lanean jarraituko duela eta izendatutako Ordezkaritza aktibo mantenduko dela" jakinarazi du.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
ETAren hitzetan, "elkarrizketa eta negoziazio gunearen desegitea atzerapauso garbia da eta ondorio ezkorrak izango ditu, gatazkaren konponbidea zailtzen eta atzeratzen duen neurrian".

Bederatzi puntu ditu agiriak. Laburtuta jaso ditugu hemen:

1. ETAk bakerako bide-orritik zegozkion konpromiso guztiak bete ditu. Espainiako Gobernuak berriz, bere hitza jan zuen. (...) ETAk Espainiako zein Gasteizko gobernuen aurrean egoera zuzentzeko gestioak egin zituen, baina ordurako PSOEk prozesua desitxuratzeko eta usteltzen uzteko erabakia hartua zuen.

2. ETAk, hala ere, bere konpromisoari eutsi dio eta, bere Ordezkaritzaren bidez, konponbide prozesuan aurrera egiteko eta bake elkarrizketak zabaltzeko ahalegin ugari egin du.

3. Espainiako Gobernuak jakin bazekien gatazkaren ondorioak gainditzeko elkarrizketa gunea prest zegoela eta ETAk bururaino iristeko konpromisoa duela. (...) Baina ez du inolako seriotasunik erakutsi eta elkarrizketa gunea hiltzen uztera jo du.

4. Frantziako Gobernuak, ETAren proposamenen sendotasuna aitortu arren, Espainiako Gobernuaren itxikeriarekin lerrokatzea erabaki du.

5.  ETAren urrats eta proposamenen koherentzia eta konpromiso maila nabarmendu dute [nazioarteko eragileek], Espainiako Gobernuaren jarrerak ezinegona eta ulertezintasuna sortu dituen bitartean.

6. Negoziazio eta elkarrizketa gunea desegin izanak ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen arteko harremana zailduko du aurrerantzean. Horrenbestez, ekarpen eraikitzaileak egiteko aztertzen ari ziren aukerak kolokan gelditu dira.

7. ETAk argitu nahi du armagabetzearen gaia Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bere sorreran jaso zuen mandatutik kanpo dagoela eta, hortaz, ez dela egon eta ez dagoela ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen lan-agendan.

8. Edonola ere, ETAk armagabetzearen gaiaz hitz egiteko prestutasuna agertu duela oroitarazi nahi du.

9. Prozesua kaltetzea beste helbururik ez duten toxikazio eta filtrazio interesatuen aurrean, ETAk argipenak emateko beharra ikusi du, euskal herritarrek gertaera hauen berri zuzena izan dezaten.

ETArentzat, bestalde, "gero eta ulergaitzagoa da EAJ Espainiako Gobernuari behin eta berriz eskaintzen ari zaion babesa".

"Ulergaitza da, halaber, PNVk Espainiako Gobernuaren itxikeria estaltzeko eta kritika oro saihesteko diskrezioaren argudioa erabiltzea, benetan kontuzko gaiak direnen inguruan plaza publikoan arduragabe espekulatzen ari den bitartean".

ERREAKZIOAK

Mariano Rajoy (Espainiako presidentea): "Ondorio positiboak helduko dira ETAk behin betiko disoluzioa iragartzen duenean". (Iturria: Diario Vasco)

Iñigo Urkullu (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria): "Harrigarria da ETAren agendan desarmea ez egotea". Presoen egoerak "kezkatu" egiten duela adierazi du Urkulluk, haiek pairatuko dituztelako "ondorioak". (Iturria: EITB)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!