Eta heu nor haiz?


2021eko martxoaren 22an - 08:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kulturak, hizkuntzak, historiak eta lurraldetasunak euren artean bilbatuz nazio baten nortasuna egiten dute. Zer daki hemengotzat jo ahal dugun gizarteak horretaz? Are gehiago, estatu espainiarreko ahalmentxo baten sare publikoko "D" ereduko ikasleriak, baita arlo pribatutzat jotakoek ere, euskaraz ikasten duen hizkuntz eredukoak?

Idazle baten izenaz, musika talderen batez, antzezlanen batez, filmen bat gutxi izanda ere, zer?

Zer dakite ikasleek ikasten duten hizkuntzaz? Edo zenbat euskalki dauden? Edo zeren ondorioz sortu ziren euren artean horrenbeste ezberdintasun? Edo zergatik euskarak egin duen atzera, edota zergatik iraun duen gaur arte bizirik?

Historiaz ba ote dakite euskal hiztun guztiak Nafarroa izeneko egitura politiko bati lotuta egon ginela? Eta lehenengo konkistak (nafar mendebala –gaurko Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Burgosko Bureba eta Errioxa–) hizkuntzaren banatzea ekarri zuela, orduko aldeak alde?

"Eraginik izango al luke euskararen erabileran, herri kolonizatua garela jabetuz, talde amnesiatik askatuz eta euskara eurena dela ulertaraziz?"

Edota bigarren konkistaz, 1512an gertatutakoa? Zeinean, Espainiak, orduko armadarik ahaltsuenak, 16.000 eta 20.000 soldadu artean sarrarazi zituen Iruñeraino bortxa erabiliz, Flandesen eta Portugalen bezala, okupazioak hamarkada askotan iraun zuelarik. Esaterako: Espainiak iruindarrak behartu zituenean, 1571ko 10.000 biztanleko Iruñean, 6.000 soldadu espainiar euren etxeetan apopilo hartzera, horrek gazteleraren nagusigorako lehenengo pausu nabarmena ekarriz, euskarari kalte eginez.

Euskararen lehenengo normaltze eta hedatze saioaz, Nafarroako Ioana III.ak agindutakoaz, hau da, "testamendu berriarenaz", zer dakite ikasleek?

Behin lurralde batzuk Gaztelaren, Aragoiren eta Frantziaren esku geldituta, euskara ezin atzerago eta apalago gutxietsi dute aipatutako kolonizatzaileek, eremu askotatik desagerraraziz, toponimia eta dokumentuak lekuko.

Bestalde, azkenengo eskuizkribuek adierazten dute ezin argiago euskalki batzuen arteko aldea oso lausoa zela: "Lazarragarenak"; "Murillo El Frutoko petxena" (zerga liburua, 2017an aurkitua ); 1416ko gutuna bi nafar handikiren artekoa, goi euskara erabiliz; eta Oñatiko artxiboko eskribau izengabearena, zeinek inongo akats ortografikorik ez zuen, idazteko ohitura agerian uzten zuena, jende xumeak euskaraz idazten eta irakurtzen ez zekienean! Hortik gaur arte, nahi beste debeku, arauen eta ordenantzen artean...!

Eta lurraldetasunaz zer dakite? Zenbat Lekunberri edo Basauri edo Getaria euskal eremu guztian, Nafarroa bakar osoan? Edota noraino heltzen zen euskara antzinaroan. Azken aurkikuntzek, Soriako erromatar hilarrietako "Sesenco, Velarthar, Lesuridantar..." hitzek, azpimarratzen dute noranzko ezin argiagoz euskaldunak hor egon bazeudela, "ganorabako euskalduntze berantiarra" bertan behera utziz.

Hau guztia azalduko balute, nazio kontzientzia sortuz, eraginik izango al luke euskararen erabileran, herri kolonizatua garela jabetuz, talde amnesiatik askatuz eta euskara eurena dela ulertaraziz?

Aitzitik, gaurko DBHko 2. mailako historia liburu bateko orrialde baten lau lerroko paragrafo batek Nafarroaz, gure nazioaz dioena, hitzez hitz: "Antso III.a Handiaren botere gunea izan zen arren, hegoaldera hedatzeko aukera gutxi zituen. Aragoiko errege-erreginek gobernatu zuten han 1076. eta 1134.urteen artean."

Kito! Hor amaitzen da gure lau lerroko historia DBHn eta batxilergoan, gainerako guztia, kultura, historia eta lurraldetasun espainiarra soldatapeko irakasleek "curriculum" ofizial bezain arrotzean betearazten dutelarik, ezer zalantzan ipini barik, folkloreak eta mitologiak –asmatutako Euzkadi gora, Euzkadi behera- lagunduta, jakina! Ahaztu barik, inongo lotsa barik ospatzen ditugula Espainia handiaren izen eta jaiak: San Inaxio, armadaburu bat 2. konkistan, santu bihurtuta; Irungo eta Hondarribiko alardeak, Espainiaren garaipena Nafarroa subiranoaren kontra; Donostiako setioko arpilatzearen eta emakumeen bortxaketen bultzatzaile zuzenen kaleen izenak Bilbon eta Gazteizen, Castaños jenerala eta Wellington, hurrenez hurren, lehenengoak besteari ordaintzeko saria eta abar luzea...

Eta heu, heldu zein gazte, nor haiz?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude