Estatuak ukatua, EEPk partez bermatua

  • Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) hartu du bere gain, Seaskak ikasturte honetarako premiazko dituen 4,5 irakasle lanpostuak. Frantziako Estatuaren Hezkuntza ministerioak uko egin zion ikasturte hasieran.


2018ko abenduaren 21ean - 11:11
Seaskako irakasleak eta gurasoak Paueko Hezkuntza akademiaren aitzinean protestan. (Argazkilaria: Bob Edme).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Diru-laguntza 135.000 eurokoa izanen da. Alabaina, berau indarrean izan dadin, lehenik, diru-laguntzaren aurrekontua onartua izateko izapideak bete behar dira.

EEPren lehendakari Beñat Arrabiteren erranetan “berria oso ona da, aro berri batean sarten ari garen seinalea”. Lanpostu horien diru-laguntza. Akitania Eskualdeko, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko eta Euskal Elkargoko ordezkariek bozkatu dute aho batez. Jonathan Hervé eta Pierre Barrière Pirinio Atlantikoetako akademiaren ikuskatzaileak izan ziren Estatuaren izenean. 

Hur Gorostiaga Seaskaren zuzendariak adierazi duenez, “egoera desblokeatzea espero dugu”. Izan ere, ikastolen federazioak Frantziako Hezkuntza ministerioari 25 lanpostu eskatu zizkion ikasturte berriaren hasieran, baina Estatuak ez zion onartu.

Seaskak hirurteko akordioa plangintza aurkeztu zion Hezkuntza ministerioari. Estatuaren aldetiko nolabaiteko aldaketa hau ikusirik, akordioa “ahal bezain fite gauzatzea hobe” erran du Gorostiagak. Hartara, Seaskak datorren ikasturteko beharrak ondo planifikatu litzake. Ikastolek langileen kopurua aregao handitzea iragarri baitute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Eguneraketa berriak daude