Nicolas Maduro Venezuelako presidentea hiltzeko erasoa salatu du herrialde latinoamerikarreko buruzagiak. Kolonbia eta AEBen artean prestatutako atentatua izan dela adierazi du, eta zortzi pertsona hil eta bi atxilotu dituztela erasotik.
Erasoa Kolonbia eta AEBen artean prestatu dutela adierazi du Madurok, izan ere, Venezuelako presidenteak esandakoaren arabera, ekintzan inplikatutako bi atxilotuk onartu dute Kolonbian entrenatu zirela. AEBetako gerra beterano bat, Jordan Groudeau, izan da erasoaren buruzagia, Venezuelako Gobernuak eta oposizioak baieztatu dutenez. Erasoaren errudunak bilatzeko operazio militarrak iragarri ditu Caracaseko Gobernuak: aire, lur eta itsasotik 25.000 tropa bidali, eta bi fiskal ezarri dituzte kasua aztertzeko.
Oposizioa jo-puntuan
Oposizioko lider Juan Guaidok ere erasoan zerikusia izan duela adierazi du Madurok. Berak eta Grodeauk sinatutako ustezko kontratu bat argitaratu du Twitterren Mision Verdad ikerketa taldeak. Groudeau Irak eta Afganistanen ibilitako militar ohia da eta gaur egun AEBetako enpresa militar bateko zuzendari exekutiboa da.
El documento que muestra Poleo está firmado por Juan Guaido, JJ Rendon y Sergio Vergara, el mercenario y la infomercenaria aseguran que esa es la prueba que compromete a Guaidó con el plan terrorista ejecutado el día de hoy. pic.twitter.com/zWEfPnjd5m
— Misión Verdad (@Mision_Verdad) May 3, 2020
Guaidok ukatu egin du Grodeaurekin inolako harremanik duenik. Baina sare sozialetan zabaldu den bideo batean Javier Nieto Quintero Venezuelako armadako kapitain ohiarekin azaldu da Grodeau –Nieto Quintero ezaguna da Maduroren aurkako jarreragatik eta bi urte egin zituen kartzelan Hugo Chavez hiltzen saiatzek konplot batean parte hartu zuelakoan–. Bideo horretan Maduroren Gobernua “erakunde kriminal” bezala definitzen dute, eta “beren gizonek Venezuelako hegoaldean, mendebaldean eta ekialdean borrokan” jarraitzen dutela diote.
Circula en redes un video en el que aparece el contratista militar estadounidense Jordan Goudreau, vinculado a Clíver Alcalá, con Javier Nieto Quintero (operador en los eventos de la finca Daktari). Ambos se atribuyen el ataque fallido en las costas de Macuto, La Guaira. pic.twitter.com/81m0gBlEw5
— Misión Verdad (@Mision_Verdad) May 3, 2020
Kolonbiak inplikazioa ukatu du
Kolonbiako Gobernuak ez ditu onartu Madurok egindako akusazioak, eta zentzugabetzat jo ditu, argudiatuz Maduro hiltzeko asmoz Venezuelan sartu nahi zutenen itsasontzia heldu den lekua Kolonbiako mugatik 490 kilometrora dagoela. Horrez gain, Madurok akusazioak “atentzioa Venezuelako herriak dituen benetako arazoetatik desbideratzeko” egin dituela gehitu du.