“Esplotazioaren eraginez, begira zer gertatu zaion nire semeari”

  • Elkarretaratze jendetsua egin dute Azpeitian Luis Enrique Sorianoren heriotza salatzeko. Elkar-ekinek eta Sorianoren amak horrelakorik berriro ez gertatzeko borrokatzera deitu dute.


2021eko abuztuaren 11n - 06:57
Azken eguneraketa: 09:06
Argazkia: uztarria.eus

Azpeitiko plazan egin dute elkarretaratzea, Elkar-ekin taldeak deituta eta hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalen babesarekin. Udaletxeak ere deitu zituen herritarrak mobilizazioan parte hartzera. Sorianoren gurasoak plazara bertaratu dira.

Hamar minutuko isilunearen ondoren, Elkar-ekineko kideek hatu dute hitza lehenbizi. Hiru urte direla Euskal Herrira heldu zenetik Sorianok lantegian bizi izan duen “infernua” ez dela kasu isolatua azaldu dute, kapitalismoarekin eta arrazakeriarekin lotuz. “Justiziazkoa den gizarte baten” alde lan egitera deitu dute. Bestetik, Sorianoren heriotza “ikertzeko eta erantzukizunak argitzeko” beharra azpimarratu dute  –Uztarria komunikabideari adierazitakoaren arabera, Ertzaintzak ikerketa bat du irekia–.

Sorianoren amaren hitzak

Sorianoren amak hartu du hitza ondoren. Azpeitiko Udalari, herriari, eta bertaratutako herritarrei eskerrak eman dizkie eta, semea gogoan, horrelakorik berriz ere ez gertatzeo borroka egitera deitu du: “Aurrera egin behar da. Borrokan jarraitu behar da Luis Enriqueri pasatu zitzaiona berriz gerta ez dadin. Esplotazioaren eraginez, begira zer gertatu zaion nire semeari; nire semea ez dago hemen jada”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan eskubideak
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


Greba mugagabean daude Gasteizko Udaleko autobus zerbitzuko langileak

Lehen bi egunetan %100eko jarraipena izan du grebak TUVISAn, enpresa batzordearen arabera. Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Lan baldintzak eta zerbitzu publiko osoa hobetzea eskatzen dute langileek.


2023-12-11 | ARGIA
Astebeteko grebari ekin diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola erlijiosoetan

Bost egunetik hirutan manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan. ELAren arabera, jarraipena %70ekoa izan da lehen egunean.


2023-11-27 | Hala Bedi
Michelinek 150 langile kaleratzeko mehatxua egin du

Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.


Bost hilabetez kobratu barik egon ostean, Bizkaiko Correoseko langileek greba mugagabea abiatu dute

Correos posta-zerbitzuak garbiketarako azpikontratatutako Limpiezas J. Cordoba enpresako langileek salatu dute bost hilabete daroatzatela soldata kobratu barik eta, egoera konpontzeko neurririk hartu ez delakoan, greba mugagabera joatea erabaki dutela jakinarazi du ESK... [+]


Eguneraketa berriak daude