Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte grebalariei babesa adierazteko manifestazioa egingo dute asteazkenean. Bilbo mailakoa izan asmoz, bertaratzeko deia luzatu diote bilbotar guztiei.
2012ko greba orokorrean pintada batzuk egiteagatik bi urte eta erdiko espetxe zigorreko kondenatuta dauden bi gazteak. Elkartasuna erakusteko deitu du manifestazioa Grebalariak aske! plataformak.
19:30ean Jesusen Bihotza plazatik abiatu eta plaza Biribilean bukatuko da.
Grebalarien alde azken egunetan izandako ekintzak
Epailearen erabakia jakin zenetik, ekintza ugari izan dira Martinez eta Telletxearen kartzela-zigorraren kontra. Asteartean “Grebalariak aske” zioen pankarta zintzilikatu zuten Salbe zubitik, joan den asteko ostegunean elkarretaratzea egin zuten Arangoiti auzoan eta asteartean, plaza Eliptikoan, hainbat lagun bi autobusetara igo eta grebalarien askatasuna aldarrikatzen zuten pankarta eta bengalak atera zituzten.