... eta mugimendu feministatik pentsakera hori irauli behar dugu: arazoa sistema patriarkal, arrazista eta kapitalista da!
Gizonek gizonentzako eginiko ezleku batean, emakumeok otzan hezitzeko ahaleginak eta bi egiten ditu espetxe sistema patriarkalak. Hierarkikoki osaturiko instituzioan emakumeok apurtu ditugun rolak hausteagatik zigortzen gaituzte. Gure beharrak aintzat ez hartzeaz gain, ez konformatzea gure errua dela eta arazoa gu garela erakustarazten saiatzen dira etengabe. Espetxean jasaten dugun isolamenduari, urruntzeari… zigor areagotua erantsiz. Zapalketa bikoitza eta hirukoitza da emakume presook eta preso amok jasaten duguna, espetxera ekarri gintuzten arrazoiei, ez "obeditzeagatik" ezartzen zaigun zigorra gehitzen baizaio. Horretarako, espetxeko eguneroko bizitzan emakume presooi "gizarteratzeko", isolamendua apurtzeko ematen zaizkigun aukerak guztiz heteronormatibo, sexista eta patriarkalak dira: garbitu, lisatu eta horrelakoak…
Barruan gure gorputzaren eta pentsaeraren kontrol saiakera eguneroko ogia den bitartean, kanpoan gizarteak sozialki zigortzen gaitu eta ez gu bakarrik, baita gure familiako emakumeak ere. Barrukoak familia lehenetsi ez dugulako kritikatuak, haurrik ez baditugu ez ditugulako eta baditugu utzi egin ditugulako. Denek dakite zer den ama ona izatea eta zer ez! Gure etxekoak berriz emakume bezala guk hautatu dugunagatik zigortuak. Izan ere, ez baikara etxean gelditu familia zaintzeko eta hori gogoratu behar zaie, alaba txarrak garela. Ez dugula patriarkatuak esperotakoa bete! Horrez gain, normaltzat jotzen da beraiek zaindu behar gaituztela, gure arropak prestatu, bidaiarako janaria bixitarientzat prestatu edo eta astero milaka kilometro egin kristal batek banatuta ikusteko.
Espetxeek eta estatuek gure haurrak zigortzen dituzte gure haurrak izateagatik soilik eta kanpoan amatasun instituzio patriarkalarekin eta zigor sozialarekin topatzen gara. Horregatik, garaia da emakume* izateaz eta zaintza lanez hitz egiteko! Ikusi berri dugu COVID garaian ere krisiaren zama emakumeongan* erori dela eta ez dezagun utzi kartzelaren zaintza zama ere gure gain gera dadin!
Utzi genituen etxeak, utzi genituen familiak, kendu zizkuguten haurrak… eta utzi genituen beldurrak! Besteek zer esango dutenarenak, eta ariketa hori egin beharko genuke denok, zaintzan ari garenok eta bereziki gure gain zaintza lanak uzten dituzten horiek! Horretarako aukera, urriaren 14an Billabonako Mintzolan Lurgatz Talde Feministak antolatutako Emakumea*, Espetxea, Zaintza mahai-inguruan izango dugu.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.