Martxoaren 24an Lurgatz Talde Feministak Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak… mahai-ingurua antolatu du Billabonan. Libertad Francés Lecumberri, Garbiñe Biurrun Mancisidor, Ainhoa Narbaiza, Marta Luxán Serrano eta Larraitz Ugarte Zubizarreta arituko dira 18:00etan Gurea zineman.
Mahai-inguru indartsua antolatu du Lurgatz Talde Feministak. Bertan bilduko baititu Salhaketa Nafarroako kide Libertad Francés, Joxemi Zumalabe Fundazioko Ainhoa Narbaiza eta Marta Luxán, Garbiñe Biurrun epailea eta Larraitz Ugarte abokatu eta EH Bilduko Legebiltzarkide ohia.
Lurgatzek hedabideetara bidali duen prentsa-oharrean azaldu duenez, mahai-inguru hau aurretik urrian egin zuen Emakumea*, espetxea, zaintza mahai-inguruaren jarraipena izango da (ARGIAko artikulu honetan jaso genuen kronika): "Orduan ateratako ondorioak hausnartzen jarraitzea du helburu. Argi geratu zen espetxeak pertsonon eskubideak urratu eta duintasuna kentzen duela. Honekin batera, kalean bizi dugunaren islada dela eta matxismo hegemoniko eta erasokorra bultzatzen duela. Era berean, birgizarteratzea inondik inora ez duela bideratzen azpimarratu zen eta espetxeak irauli ezean, ez garela libre izango. Mahai-inguru honetan, behin espetxeak mugimendu feministan kabidarik ez duela ondorioztatuta, bizi dugun justizia sistemaren alternatibak hausnartzeko asmoa dugu. Izango ditugun hizlariekin, eskuartean dugun errealitatea aztertzetik haratago, topa ditzakegun beste hainbat eredu aipatuko dira, beste hainbat txokotako esperientzien berri izanik".
Justizia sistemaz gain, indarkeria matxista kasuetan nola erantzuten den aztertu nahi du Lurgatzek: "Delinkuentzia despolitizatu ohi da eta bizi dugun sistemak erantzukizun indibidualeko ekintza gisa definitzen du indarkeria matxista. Gure nahia ordea, komunitate mailan lan egitea da eta kolektiboki arituaz ahalduntzea. (...) Biktimari babesa zein elkartasuna emanez berriro ez gertatzeko bermera iristeko nahiarekin, aitortzari eta erreparazioari heldu ahal izateko, izan ditzakegun baliabideez informatzearen beharra ikusten dugu".
Lurgatzek nabarmendu du justizia feminista oso urruti ikusten duela: "Bizi dugun sistema heteropatriarkal, arrazista, kapitalista eta kolonial honetan sentitzen den amorruaren edo mendeku gogoaren aurrean, espetxe zigorra ezartzea etorri ohi da burura. Beraz, hezurretaraino sartua dugun diskurtsoa deseraiki eta gatazken ebazpenerako beste bideak eraiki ahal izateko, ezinbestekoa zaigu hausnartzea".
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]