Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa berretsi du

  • Ministerio Fiskalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren martxoaren 2ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Ondorioz, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da.


2023ko ekainaren 22an - 10:33
Azken eguneraketa: 11:43
Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa salatzeko manifestazioa / Argazkia: Oarsoaldeko Hitza Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa salatzeko manifestazioa / Argazkia: Oarsoaldeko Hitza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Hori dela eta, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da. Martxoaren 2an, Ministerio Fiskalaren helegitea dela eta, Inziartek hirugarren gradua etenda ikusi zuen, eta espetxera bueltatu behar izan zuen. Oraingoan, berretsi egin du erabaki hori.

2011an epaitu zuten preso errenteriarra, guztira hamalau urte daramatza preso eta 68 urte ditu. Sarek salatu du, inongo irizpide juridiko eta justurik ez duen erabaki bat dela.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.