Espainiari “txartel gorria” atera dio Europak hizkuntza gutxituen esparruan

  • Espainiak ez du Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna betetzen: hori da joan den astean Europako Batzordeko ministroen komiteak onartutako jarraipen txostenaren ondorioa, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez.


2016ko urtarrilaren 29an - 11:39
Espainiako Estatuari hizkuntz aniztasuna errespetatzeko aldaketa legalak gomendatu dizkio Europak (argazkia: Oiartso Los Arcos, Argazki Press).

Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso ditu Baztarrikaren adierazpenak. Bere esanetan, Espainiako Estatuari hainbat gomendio egin dizkio txostenak, hain zuzen, aurretik egindako ebaluazio guztietan –2005ean, 2008an eta 2012an landu ditu antzerako jarraipen txostenak– ere irakur zitezkeen eskariak.

Dokumentuak lege-neurriak hartzeko gomendatzen dio Espainiako Estatuari “puntu beltz” batzuetan euskara ere zerbitzu hizkuntza izan dadin –Justiziaren esparruan, adibidez; izan ere, EAEko epaileen %10 baino ez da euskalduna–.

Gainera, aldaketa legalik gabe aplika daitezkeen neurriak ere proposatu ditu Europak, Espainiako Estatuaren hizkuntza aniztasuna hedabideetan eta hezkuntzan kontuan hartzea adibidez; baita estatuko administrazioetan koofizialak diren hizkuntzen presentzia ziurtatzea ere.

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika defendatzeko probestu du txostenaren balorazioa Baztarrikak, esanez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gobernuak Europaren balorazioa “nota onarekin” pasa duela. “Kartako konpromiso gehienak betetzen dira”.

Kontseilua eta Behatokia: “Estatuak ez du interesik konpromisoak betetzeko”

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak astelehenean gogoratu zuen Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna 2001eko abuztuaren 1ean jarri zela indarrean. Harrituta agertu zen Europaren gomendioak ikusita, hamabost urte eta lau ebaluazio igaro ondoren ez baitira gehiegi aldatu. “Horrek aski garbi uzten du Estatuak ez duela interesik orduan hartutako konpromisoak betetzeko”.

Berarekin batera agertu zen Garbiñe Petriati Ijurra, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria. Bere esanetan, azpimarratzekoa da Europak Espainiari legea aldatzeko eskatu izana, “behin eta berriro eman den gomendio berezitua baita”.

Kontseiluak eta Behatokiak kontu zehatzagoetan ere arreta jarri dute, hala nola, komunikabideen arloan Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Gutxituen Ituna ez betetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, justizian, segurtasun indarretan, osasungintzan eta gizarte gaietan langile kopuru euskaldun eskasak sortzen dituen arazoak nabarmendu dituzte, Baztarrikak egindakoaren aldean hain baikorra ez den balorazioan. “Administrazio publikoan lan egingo duten pertsonek euskaraz ez jakiteak kaltea dakarkio hizkuntza-eskubideen bermeari”, Petriatiren esanetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude