Espainiar poliziak EAEn mantentzeak Estatutua urratzen du, Erkorekaren hitzetan

  • Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díaz Euskal Herrira etorri eta Gernikako Estatutua betetzeko asmorik ez duela esatea "ez da onargarria", Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi duenez.


2014ko martxoaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Erkoreka: "Neurrigabea da EAEn dagoen Segurtasun Indarren kopurua" (Artxiboko irudia: EITB)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostian izan zen Díaz astelehenean, Espainiako Poliziaren koartel berriaren inaugurazioan. Estatuko Segurtasun Indarrek "EAEn eta Nafarroan" jarraituko dutela esan zuen. Dioenez, haien presentziak ekarri du "ETAren porrota", eta hura desegin arte bertan mantenduko dira poliziak.

Erkorekaren hitzetan "ulertezina da ETA garaitua izan dela esan eta hura disolbatu arte Gernikako Estatutua beteko ez dutela gaineratzea; aitzakia horrek ez du inolako oinarririk".

Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du Espainiako 8.000 polizia eta Guardia Zibil daudela EAEn. "Ez dakigu zertan ari diren lanean", adierazi du. "ETAk armak utzi eta segurtasun indarrak euren dispositiboak desaktibatzen ari diren honetan, agente kopurua neurrigabea da".

Espainiako Barne ministroak erantzun dio 4.229 agente dituztela EAEn, 2.780 guardia zibil eta 1.449 polizia nazional, urtarrilaren 31ko datu ofizialen arabera.

Informazio gehiago:

Beltran de Herediak eta Fernández Díazek izandako bilerari buruzko albistea Eusko Jaurlaritzaren webgunean (2014-03-17).


Polizia kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.