Donostiako Juan de Bilbao edo Ikatz kalea, ostiral gaua, 22:30 inguru. Hamar pertsonako taldea, denak berdin jantzita, korrika sartu da alde batetik. ARGIAk jakin duenez, ezkontza bateko despedida zela pentsatu zuten kalean ziren askok hasieran. Denen harridurarako Espainiako militarrak zirela ondorioztatu zuten, %100 inork ziurtatu ezin izan duen arren.
Alde Zaharreko Sortuk komunikatua atera du gertaera salatzeko. Jarraian osorik irakurgai:
Espainiako militarren probokazioa Donostiako Parte Zaharrean.
Ostiral gauean, otsailaren 22an, gertakari arriskutsu bat izan zen Parte Zaharreko Ikatz kalean (Juan de Bilbao kalea), 22:30ak aldera. 10 gizon sartu ziren korrika kale horretan, formazioan. Aurretik bat zihoan buru, eta atzetik hiruko ilaratan, beste bederatzi. Denek kirol arropa zeramaten. "Arriba España" eta "Viva España" moduko oihuak eginez igaro zuten kalea, korrika. Horietako batek ariete moduko aparatu bat zeraman sorbaldan, eta tresna horrekin taberna bateko zerbitzariari kolpe bat eman zion ukondoan. Lekuko batzuek jakinarazi dutenez, buruan zihoanak eskuan JB whisky botila bat zeramala zirudien eta agindu batzuk eman zizkien gainontzekoei kalean sartzerakoan. Ehuneko ehun ziurtatu ezin dezakegun arren, zantzu guztien arabera, Espainiako militarrak ziren".
Parte Zaharreko Sorturen izenean, gertakari honen arriskuaz ohartarazi nahi dugu. Denok ditugu buruan Altsasuko gertakariak. Ostiralean kalean zegoen jendea ez zen probokazioan erori, baina zer geratuko litzateke 10 gizon horiek, zerbitzariari kolpea emateaz gain, norbait jipoitzen hasi balira edo besterik egin izan balute? Zoritxarrez, beste Altsasu kasu bat izateko arriskua oso handia izan zen, eta bertan zegoen edonor muntaia polizial baten biktima izan zitekeen.
Donostian maiz ikus daitezke militarrak korrika, baina lehen aldia da 10 gizon formazioan sartzen direla Parte Zaharrean, eta bereziki, Ikatz kalean. Bazekiten nora zetozen, Herriko taberna dago bertan eta giro abertzalea izan ohi da kale osoan. Ezin dugu gertakari hau besterik gabe pasatzen utzi, ezin dugu onartu Altsasukoa gure auzoan errepikatu nahi izatea.
Horreagatik irmoki salatu nahi dugu ostiralean gertatutako. Espainiako zein Frantziako indar okupatzaileak gure herritik alde egitea eskatzen dugu. Haiek gure herrian diren bitartean ez dugu bakerik izango. Gainontzeko indar politikoei dei egiten diegu gertakaria salatzeko eta berriro gerta ez dadin bitatekoak jartzeko.
Indar okupatzaileak kanpora.
Militarren probokazioaren aurrean, Parte Zaharreko Sorturen oharra. Alde Donostiatik! Alde Euskal Herritik! pic.twitter.com/0S8iqArqyc
— Sortu Donostia (@SortuDonostia) February 24, 2019
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]