Espainiako Kritikaren sari bana Aritz Gorrotxategi eta Harkaitz Canorentzat

  • Harkaitz Canoren Twist eleberriak (Susa) irabazi du euskarazko narratiba arloko Espainiako Kritikaren Saria, eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste-k (Erein), euskarazko poesiari dagokiona.


2012ko apirilaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Harkaitz Canoren 'Twist' eta Aritz Gorrotxategiren 'Hariaz beste'.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gainerako irabazleak honoko hauek izan dira. Narratiban, Jaime Cabre-ren Jo confeso katalanezkoan, Anton Riveiro Coello-ren Laura no deserto galizierazkoan eta Ignacio Martínez de Pison-en El día de mañana gaztelaniazkoan. Poesian, berriz, Perejaume-ren Pagèsiques katalanezkoan, Olga Novo-ren Cráter galizierazkoan eta Tomas Segoviaren Estuario gaztelaniazkoan.

Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteko kideek osatzen dute epaimahaia eta iaz argitaratutako liburuen artean hautatzen dute.


Harkaitz Cano kanalean gehiago
2021eko urtarrilaren 27
Kintsugi

2019ko urtarrilaren 10
Harkaitz Cano Jauregi
Errealitatea baino egiazkoagoa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.