Harkaitz Canoren Twist eleberriak (Susa) irabazi du euskarazko narratiba arloko Espainiako Kritikaren Saria, eta Aritz Gorrotxategiren Hariaz beste-k (Erein), euskarazko poesiari dagokiona.
Gainerako irabazleak honoko hauek izan dira. Narratiban, Jaime Cabre-ren Jo confeso katalanezkoan, Anton Riveiro Coello-ren Laura no deserto galizierazkoan eta Ignacio Martínez de Pison-en El día de mañana gaztelaniazkoan. Poesian, berriz, Perejaume-ren Pagèsiques katalanezkoan, Olga Novo-ren Cráter galizierazkoan eta Tomas Segoviaren Estuario gaztelaniazkoan.
Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteko kideek osatzen dute epaimahaia eta iaz argitaratutako liburuen artean hautatzen dute.