Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzen dituen komikia aurkeztu dute

  • Gaur goizean aurkeztu dute La Bolsa eraikinean Harkaitz Canok eta Adur Larreak 'Antzara eguna" izeneko zuri-beltzezko komikia, Santi Brouarden bizitzaren inguruko komikia, alegia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 19an - 17:21
Irudia: EH Bildu Bilbo
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1984. urteko azaroaren 20an Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Txalaparta argitaletxeak argitaratutako komiki honek, fikzioaren bitartez Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzeaz gain, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua ere josten ditu, "iragana eta oraina lotuz, garai baten kontaketa bizia marrazteko".

 

 

 

Irudia: Txalaparta

 

 

 

 


Eguneraketa berriak daude