Harkaitz Canok irabazi du 111 Akademia saria

  • Fakirraren Ahotsa eleberriagatik saritu dute idazlea. Canok sari bera jasotzen duen bigarren aldia da.


2019ko apirilaren 30ean - 11:33
(Argazkia: Leire Cano)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

111 Akademiako kideek Harkaitz Canoren Fakirraren Ahotsa (Susa, 2018) eleberria hautatu dute aurtengo sariaren irabazle. Hiru fase izan ditu irabazlea hautatzeko bozketak, eta hiruretan atera da garaile. Azken fasean, Katixa Agirreren Amek ez dute (Elkar, 2018) eleberria izan du lehiakide. Saria ekainaren 6an jasoko du Canok, Amasako Hika txakolindegian.

Ez da idazleak 111 Akademia saria jasotzen duen lehen aldia. 2011an ere eskuratu baitzuen Twist (Susa, 2011) eleberriarekin.

111 Akademiak 23. aldiz emango du saria aurten. Naiz eta 2012. urtera arte Beterriko Liburua zuen izena sariketak. Euskal irakurleei literaturaren alorrean hitza eta protagonismoa ematea dira sariaren helburuak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude