EAJ

Espainiako hauteskundeak maiatzeko beste bozetatik bereizi nahi ditu EAJk

  • Espainiako hauteskundeak aurreratzeko aukera geroz eta gehiagotan aipatzen ari dira hedabideak eta mahai gainean dagoen datetako bat datorren urteko maiatzaren 26a da, udal eta foru hauteskundeak eta Europako parlamentukoak egingo diren egun bera. EAJk posibilitate hori txartzat jo du.


2018ko azaroaren 21an - 10:53
Koldo Mediavillak txartzat jo du Espainiako hauteskundeak maiatzaren 26ra aurreratzea (argazkia: EAJ).

Koldo Mediavillak, EAJren Euskadi Buru Batzarreko instituzioen alorreko ordezkariak eginiko adierazpenak jaso ditu Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Mediavillaren ustez, “sinesgarria” da Espainiako hauteskundeak aurreratzeko aukera, baina botoa emateko egunaz hitz egin duenean, maiatzaren 26an egitearen “erabat kontra” agertu da.

Espainiako politika “mendi errusiarra” bihurtzen ari dela gaitzetsi du Mediavillak eta gaineratu du arazoa ez dela konponduko hautestontziak dagokiona baino lehenago jarrita.

Espainiako Estatuko aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko borondatea puskatutzat jotzen ari direla ere esan du eta errepikatu du horren ondorioz hauteskundeak 2019ko maiatzaren 26ra aurreratzea “erabaki txarra” litzatekeela.

Prentsari egin dizkion adierazpenak baliatu ditu Mediavillak bere alderdiaren eskaerak berriz gogora ekartzeko: EAEk oraindik eskuratu ez dituen transferentziak eta Pedro Sanchezekin adostutako konpromisoak bete gabe daude jeltzaleak nabarmendu duenez eta uste du PSOEk eta Moncloak “lasaitu” egin dutela horiek betetzeko jarrera.

Azken egunetan PSOE hauteskundeak aurreratzeko aukera iradokitzen ari da, aurrekontuak onartzeko presio gisa, Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa babestu zuten EAJk, PDeCATek eta ERCk bere kontuak onar ditzaten.

Nolanahi ere, momentuz EAJk ez du Pedro Sanchezen gobernuaren aldetik albiste berririk izan gai horren inguruan Mediavillaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAJ
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Erkoreka Xuhar “erruduntzat” hartzeko “kanpaina” egiten ari dela salatu du herri plataformak

Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude