“Espainiako Gobernuko presidente gisa, indar armatuek eginiko torturak aitortzen dituzu?”

  • Zabalzaren heriotzaz eta torturaz hitz egiten duten Espainiako Estatuko bi funtzionarioen audioak erreakzio ugari sortu ditu.


2021eko otsailaren 22an - 15:33
Argazkia: wikipedia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EH Bilduk galdera erregistratu du Madrilgo Kongresuan, Sánchez presidenteari zuzendua: “Espainiako Gobernuko presidente gisa, indar armatuek eginiko torturak aitortzen dituzu?”. Geroa Baiko bozeramaile Uxue Barkosek jakinarazi du Nafarroako Gobernuari galdetuko diola ea zer egingo duen argitaratutako informazioaren aurrean, eta alderdi bereko Koldo Martínez senatariak Barne ministro Marlaskaren agerraldia eskatuko duela.

“Bagenekien Zabaltza Intxaurrondon torturatuta hil zela, baina hunkigarria da Guardia Zibilaren agintariak hainbesteko naturaltasunez entzutea nola gauzatzen zuten tortura hori”, adierazi du Ahal Duguko Nafarroako Parlamentuko bozeramaile Mikel Builek. “Eta zer dute esateko hainbat hamarkadatan torturarekin eta bere zigorgabetasunarekin kolaboratu duten politikari, epaile, kazetari eta hedabide guztiek, tortura salaketak "ETAren eskuliburu" gezurrezkoari leporatuz?”, Arkaitz Rodríguezek. “Mikel Zabalzaren torturei buruz argitaratutako audioak beldurgarriak dira. Gure herrialdean oso zabalduta dagoen #egia sozialari ahotsa jarri diote. Beharrezkoa da Estatuak, eta garai hartako arduradun politiko eta polizialek, behingoz, egindako kaltea onartzea”, Foro Sozialak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude