Espainiako Gobernuaren amnistia fiskalak aurreikusitakoaren erdia bildu du

  • Espainiako Gobernuak joan den martxoan onartu zuen amnistia fiskala azaroaren 30ean bukatu berri da. Neurri horrekin, Gobernuak 2.500 milioi euro biltzea espero zuen, baina 1.200 bildu ditu denera. Amnistiaren bidez, diru beltza azaleratzeko aukera eman du Gobernuak, %10eko zerga ordainduta. Oposizio guztiak gogor kritikatu zuen neurria hasieratik, iruzurgileak saritzen dituelakoan.


2012ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Iruzur fiskalaren aurkako politikak martxan jarri aurretik, amnistia fiskalaren aldeko hautua egin du Espainiako Gobernuak, funts publikoetara dirua ekar zezakeelakoan. Baina beltzean 25.000 milioi euro azaleratuko zirela uste zuten, eta 12.000 azaleratu dira (eta ondorioz, horietatik 1.200 milioi jasoko ditu administrazioaren funtsak). Hala ere, Ogasun ministro Cristóbal Montorok esan du "merezi izan" duela bizi dugun uneotan amnistia egitea, defizitaren helburuak lortzeko eta zerbitzu publikoak finantzatzeko dirua biltzea ahalbidetu duelako.

Oposizio guztiak gogor kritikatu du neurri hau, euren egoera legeztatzeko aukera ematen dielako iruzurra egin dutenei.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude