Espainiako Gobernuak joan den martxoan onartu zuen amnistia fiskala azaroaren 30ean bukatu berri da. Neurri horrekin, Gobernuak 2.500 milioi euro biltzea espero zuen, baina 1.200 bildu ditu denera. Amnistiaren bidez, diru beltza azaleratzeko aukera eman du Gobernuak, %10eko zerga ordainduta. Oposizio guztiak gogor kritikatu zuen neurria hasieratik, iruzurgileak saritzen dituelakoan.
Iruzur fiskalaren aurkako politikak martxan jarri aurretik, amnistia fiskalaren aldeko hautua egin du Espainiako Gobernuak, funts publikoetara dirua ekar zezakeelakoan. Baina beltzean 25.000 milioi euro azaleratuko zirela uste zuten, eta 12.000 azaleratu dira (eta ondorioz, horietatik 1.200 milioi jasoko ditu administrazioaren funtsak). Hala ere, Ogasun ministro Cristóbal Montorok esan du "merezi izan" duela bizi dugun uneotan amnistia egitea, defizitaren helburuak lortzeko eta zerbitzu publikoak finantzatzeko dirua biltzea ahalbidetu duelako.
Oposizio guztiak gogor kritikatu du neurri hau, euren egoera legeztatzeko aukera ematen dielako iruzurra egin dutenei.