Espainiako Gobernuak debekatu egin ditu etxegabetzeak eta beharrezko horniduren mozketak, alarma egoera amaitu arte, hau da, maiatzaren 9a arte.
Espainiako Gobernuak abenduaren 22ko Ministroen Kontseiluan onartu du, alarma egoera ezarrita dagoen bitartean, bertan behera geratzen direla etxegabetzeak eta etxebizitza alternatiborik ez duten familiek beharrezkoak dituzten hornidurak moztea, hala nola, argia, ura eta gasa. Lege hau ezarrita egongo da alarma egoera amaitu arte, maiatzaren 9ra arte.
Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoa jaso du EITBk eta informazio horren arabera, Jose Luis Abalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroak azpimarratu du arau berria "ezohikoa" dela eta "aparteko zailtasunak ditugun une baterako" hartu dutela. "Ez duela etxebizitza okupatzea legitimatzen" ere erantsi du eta aginduak "berme judizialak indartzen" dituela. Etxebizitzan eskumena duten gainerako administrazio publikoak ere agindu honen menpe geratuko direla zehaztu du gainera, tartean Hego Euskal Herriko bi autonomia erkidegoak.
Konpentsazioak etxe-jabeentzat
Espainiako Gobernuak onartutakoaren arabera, kontratua duten maizterrek eskaera aurkeztu beharko dute epaitegian, eta gizarte-zerbitzuek erabakiko dute egoera zaurgarrian dauden ala ez. Jabeek, bestalde, konpentsazio bat eskatzeko eskubidea izango dute, baldin eta gizarte-zerbitzuek epaileari aurkeztutako txostenean kaltetutakoen urritasun ekonomikoa egiaztatzen bada. Jabeen konpentsazio hori, etxea kokatuta dagoen ingurunearen alokairuaren batez besteko prezioa izango da. Prezioa erreferentzia-indizeen arabera zehaztuko da.
Era berean, hiru hilabetez geldiaraziko dira kontraturik gabeko familia zaurgarrien etxegabetzeak, baina soilik edukitzaile handien etxebizitza hutsak okupatzen badituzte, hau da, hamar etxe baino gehiagoren jabeak direnen kasuan. Gainera, etxegabetze horien kasuan, adingabeak edo mendekoak euren ardurapean izatea edo indarkeria matxistaren biktima izatea ezinbesteko baldintzak izango dira etxegabetzetik libratzeko.
Kasu guztietan, etxegabetze bat gauzatu ahal izateko, agintariek kaltetuentzako bizileku-aukera duina bermatu beharko dute, eta hori ezingo da aterpetxe edo kiroldegi bat izan. Autonomia erkidegoen esku geratuko da bizitoki alternatiba hori eskaintzea eta hiru hilabete izango dituzte horretarako.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.