Andrea U˝a, pentsionisten mugimenduko kidea

"Espainiako Gobernu berriak iragarri duen %0,9ko igoera oso urrun dago gure eskaeretatik"

  • Pentsionisten mugimenduak urtarrilaren 15ean bete ditu bi urte. Asteleheneroko 104. elkarretaratzea egin berri dute. Publico hedabideak jaso ditu mugimenduko kide diren Andrea Uña eta Jon Fanoren adierazpenak. "Gobernu berriari ez diogu txeke zuririk emango" azpimarratu dute eta salatu dute gobernu akordioan jaso ere ez dela egiten pensionisten mugimenduak duin bizitzeko eskatzen duen 1.080 euroko gutxienekoa.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2020ko urtarrilaren 15a
Urtarrilaren 13an Bilbon egindako mobilizazioa (Argazkia: Ecuador Etxea).

Jon Fanok adierazpen hauek egin ditu Publico hedabidean: "Batetik Gobernuari eskatzen diogu egin dituen promesak betetzea, baina baita ere eskatzen diogu kontziente izan dadila horrela ez dituela konpontzen pentsionisten presazko eskaerak. Asteleheneroko borrokan jarraituko dugu eta urtarrilaren 30ean greba egingo dugu. Bestela esanda, ez dugu su-etenik emango eta ez gara zozo-zozo zain egongo".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Pentsioak  |  Bizkaia  |  Bilbo

Pentsioak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude