Espainiako enpresa nagusiek ‘procés’aren aurkako nazioarteko kanpaina bat ordaindu zuten Elcano Institutuaren bitartez

  • Santander, Caixa eta BBVA bankuak, Telefónica, Repsol, Iberdrola, El Corte Ingles eta Inditex enpresek jarri zuten dirua, Rajoyren gobernuak eskatuta. Elcano Institutua erabili zuten Europan eta AEBetan hitzaldiak antolatzeko, Kataluniako erreferendumaren ostean Espainiaren irudia hobetu asmoz.


2019ko uztailaren 24an - 08:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

El confidencial atari digitalak argitaratu duenaren arabera, Kataluniak independentzia aldarrikatu eta 155. artikulua indarrean jarri berritan hitzartu zen kanpaina. Estatu Komunikazioko idazkari Carmen Martinez de Castrok Espainiako Estatuko zortzi enpresa garrantzitsuenetariko goi agintariak deitu zituen “gosari” batera. Gobernua egoera politikoarekin arduratuta zegoela helarazi zien bertan.

Martinez de Castroren esanetan, Generalitateak kanpo enbaxadak erabiltzen zituen “bere proiektu sezesionistaren inguruko eztabaida erreferendumaren izpiritu demokratikoaren eta Madrilen totalitarismoaren arteko borroka” bezala irudikatzeko. Nazioarteko hainbat hedabidetan ikuspegi hori lortzen ari zen babesak kezkatzen zuen gobernua. Generalitatearen “kanpaina mediatikoa” indargabetzen laguntzeko eskatu zien gobernuaren ordezkariak enpresariei, eta azken horiek baiezkoa eman zuten.

Nazioartean hitzaldi zikloa antolatu zuten. 2017ko azaroaren eta abenduaren artean egin ziren Parisen, Londresen, Bruselan, Berlinen, Erroman, New Yorken eta Washingtonen. Dena ohorezko presidente moduan Espainiako Erregea duen Real Instituto Elcanoren izenean, “enpresak gobernuaren ekimen bat finantzatzen ari zirenaren itxura ez emateko”. Aipatutako zortzi enpresak institutuaren patronatuan daude, eta urtero diru ekarpen bat egiten diote, baina kanpaina horretarako diru gehigarria jarri zuten, ordurako Elcano Institutuak bere aurrekontu ia guztia xahutua baitzuen. Diru laguntza horretarako baimena enpresa bakoitzeko presidenteak sinatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


2021-10-20 | Saioa Baleztena
Carme Forcadell
“Espetxetik lehen bezain errepublikar eta independentista atera naiz, baina feministagoa”

2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]


2021-06-30 | ARGIA
PSOEk Kataluniaren erreferenduma inolaz ere ez duela onartuko adierazi du Pedro Sánchezek

Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.


2021-05-26 | Ixone Arana
Preso politiko katalanei indultua ematearen aurka agertu da Espainiako Auzitegi Gorena

Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-11-18 | Saioa Baleztena
Jaume Asens
“Elkarrizketa eraginkorra izanen da presoak aske daudenean bakarrik”

Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
42 milioi euro gastatu zituen Espainiak Kataluniako erreferendumaren aurka aritu ziren polizien gainsoldatetan

“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.


2020-09-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuak iragarri du datorren astean hasiko dela preso politiko katalanen indultuak tramitatzen

"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.


CUP alderdia ikerketapean jarri du Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak

Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.


Eguneraketa berriak daude