Espainiako Barne sailak debekatu du "bizirauteko ezinbesteko" ez den kasuetan baratzea lantzea

  • Hau da baratzea landu ahal izateko salbuespena: "Interesatuaren egoera ekonomikoaren arabera, bertako produktuak kontsumitzea ezinbesteko bada biziraupenerako". Nafarroako Gobernu ordezkaritzak murrizketa hauen berri emanaz oharra igorri du: ondoko herrian dagoen baratzeetara soilik joan ahalko dela dio, eta astean bi bider soilik joan ahalko dela baratzera.


2020ko apirilaren 23an - 07:24
Argazkia: Goiena.

Apirilaren 20an argitaratu du Nafarroako Foruzaingoak sare sozialetan autokontsumorako diren baratzeetara joan-etorria egin ahal izateko jarritako murrizketen berri. Argitaratu duen oharrak azaltzen duenez, Espainiako Barne sailak atera ditu arau murriztaile hauek, eta Gobernu Delagaritzaren bidez iritsi zaie Foruzainei oharra.

Autokontsumorako baratzeetara joateko aukerarik ez, "orokorrean"

"Orokorrean ez dago baimenduta autokontsumorako baratzeetara joatea". Baimenduko da kasu hauetan soilik, eta salbuespen gisa: "Interesatuaren egoera ekonomikoaren arabera, bertako produktuak kontsumitzea ezinbesteko bada biziraupenerako".

Jarraian ezartzen ditu zein diren gorde beharreko segurtasun neurriak, berriz ere azpimarratuz, "biziraupenerako elikagai bila eta etxeko ekonomiari eusteko egiten diren baratzerako joan-etorrietan":

1.-Etxetik baratzerako distantziaz: herrian bertan edo ondoko herrian kokatuta dauden baratzeetara joan ahalko da.

2.-Bakarrik joan beharko da baratzera eta ez beste baratzezainekin solastu.

3.-Astean bi bider soilik joan ahalko da, eta ahalik denbora gutxien eman ahalko da baratzean.

4.-Ezin da bigarren etxebizitzako edo aisialdiko baratzeetara joan. (Ez du zehazten zein baratze diren aisialdikoak)

5.-Indar polizialek eskatu ahalko dute baratze horren jabetza edo berau erabiltzeko baimena ematen duen dokumenturen bat aurkeztea, eta baita ere azalpenak eman behar izatea baratzean egiten ari den lanei buruz.

Nafarroako hamabi elkartek sinadura bilketa abiatu dute, Nafarroako Gobernu Ordezkariari eskatzeko "berariaz eta interpretazio posiblerik gabe, utzi ditzala autokontsumorako elikagaiak ekoiztera bideratutako baratzeetan egiten diren jarduera guztiak" (hemen elkarte horiek zein diren eta kanpainaren xehetasunak).

Elkarteek neurri murriztaileen kontra-argudioak eman dituzte

- Astean bi egunetan soilik joan ahal izateak ez duela "inolako logikarik" diote, "lan handieneko unean gaudelako eta, gainera, nekazaritza-lanak meteorologiaren araberakoak direlako: adibidez, landatu berri diren laboreak, eguzkia eta beroa egiten badu, ia egunero ureztatu eta zaindu behar dira".

- Egoera sozioekonomikoaren arabera egotea joateko baimena, "diskriminatzailea" dela adierazi dute, eta "ez du errazten Egoki Elikatzeko eta Nutriziorako eskubidea, nazioarteko eta Europako hainbat zuzentarau eta hitzarmenetan jasoa (FAO, Europako Batzordea...), non ezartzen baita gobernuen erantzukizuna dela eskubide hori errespetatzea, babestea eta bermatzea, batez ere krisi-garaian".

- Baratzearen titulartasuna frogatzeko eskatu ahal izango dute poliziek. Hori beste traba bat dela diote, izan ere, "kasu askotan lurra lantzen duten pertsonak ez dira jabeak, lagapen informal ugari daude, medianiak eta abar".

- "Aisialdiko baratzeak" zein dira? elkarteek salatu dute horrela deituta "haien zeregina gutxietsi egiten dela bakarrik entretenimenduari lotuta, kontuan hartu gabe elikaduran eta elikadura-subiranotasunean duten funtsezko funtzioa, soilik balio monetario edo komertzialik ez duelako".

Espainiako Barne saila eta Nafarroako Gobernu Ordezkariaren artean dago pilota

Oharra Nafarroako Gobernu Ordezkariaren izenean jaso du Foruzaingoak, baina ohar horretan muga nagusia, hau da, "orokorrean autokontsumorako baratzeetara joatea ez dagoela baimenduta" Espainiako Barne sailaren izenean egiten da. Norena da, beraz, erabakimena? Oharrak "autoritate konpetentea" aipatzen du, zehaztu gabe zein den. Nafarroako elkarteek salatu dute erkidego bakoitzean Gobernuaren ordezkaritza interpretazio ezberdina egiten ari dela 463/2020 Errege Dekretuari buruz, eta Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria egiten ari den interpretazioa "murriztailea eta beste erkidego batzuetan egiten den interpretaziotik desberdina" dela.

Hemen Nafarroako Foruzaingoak sare sozialetan zabaldutako oharra:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude