Eskumen gehiago aldarrikatu du Baionako Etxepare lizeoak, kalitatezko hezkuntza bermatzeko

  • Bernat Etxepare ikastolako bigarren mailako ikasleen kopuruak gora egin du hasi berri den ikasturtean (73tik 106ra) eta zuzendaritzak horiek guztiak lau gelatan banatzeko eskatu dio Hezkuntza Ministerioari; momentuz aurreikusita dago hiruretan banatzea. Sailak eskaria ukatu du eta mobilizazioak izan dira irailaren 1ean.


2016ko irailaren 2an - 09:30
Eskumen gehiago aldarrikatu du Baionako Etxepare lizeoak irailaren 1eko mobilizazioan. (Argazkia: @euskalirratiak)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kazeta.eus-ek argitaratu duenez, eskaria ukatzeak hezkuntzaren kalitateari eragingo diola azaldu du lizeoko zuzendari Helène Charittonek: "Biologia eta fisikako lan praktikoetan hogei ikasle izan beharko ziren; gaur egun 26 dira. Era berean, ingelesean 25eko muga dago eta guk gela batean 35 ikasle ditugu. Gainera, herritar heziketa eta laguntza pertsonifikatua ezin ditugu ziurtatu".

Seaska ikastolen elkarteak euren elkartasuna adierazi die ikastolako kideei eta gurasoek biltzar nagusia antolatuko dutela iragarri dute, egoera aldatu ezean. Charittonek azaldu du badirudiela “txostena berriz begiratuko” duela Hezkuntza Sailak, “errektoretzarekin harremanetan jarri” baitira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikastolak
Eguneraketa berriak daude