Eskuineko populismoari aurre egiteko mobilizaziora deitu du ezkerrak Italian

  • Matteo Renzi Italiako lehen ministroak dimisioa aurkezteko asmoa azaldu zuen bart gaueko agerraldian, Konstituzio erreformaren inguruko erreferendumean ezezkoa gailendu ostean. Italiako etorkizun politikoa kolokan utzi dute atzoko emaitzek.


2016ko abenduaren 05an - 16:00

Renziren gobernuak bultzaturiko baietzaren aldekoek emaitzen %40,89 eskuratu zuten eta oposizioko hainbat taldek babesten zuten ezezkoak 59,11%. Italiako lehen ministroa herritarrei zuzendu zitzaien bere aroa amaitu dela esanez. Oposizioaren erreakzioa ere berehalakoa izan zen. Lehen ministroaren dimisioa eskatzeaz gain, hauteskunde berriak eskatu zituen Lega Nord alderdiko buruzagia den Matteo Salvinik. Baiezkoa Toskana, Trento eta Emilia Romagnako probintzia bakan batzuetan gailendu ostean, ezezkoak irabazi du iparralde zein hegoaldeko erregio eta hiri nagusietan. 

Ze neurri hartu nahi zituen Renzik erreformarekin? 

Konstituzioaren erreforma egin nahi zuen Renzik atzoko erreferenduma irabazi izan balu; 47. artikulu aldatzeko eskumena lortu nahi zuen gobernuak. Neurri nagusien artean, hainbeste urtetan hainbat administraziorentzat oztopo bihurtu den Senatuaren boterea murriztea zuen helburu erreformak.  

Oiartzun eta kritika askoren iturri izan den beste proposamena, Ekonomia eta Lanaren Biltzar Nazionala ezabatzeko exekutiboak martxan jarri nahi zuen neurri sorta izan da. Gobernua eta herritarren arteko zubi lanak egiten dituen erakundea ezabatzea, enpresariak eta eliteak indartzeko trikimailua dela salatu zuten hainbat langile sindikatu eta eragile sozialek. Biltzarra deuseztea eskatzeko erakundearen neurrigabeko gastuak erabili zituen argudio bezala Renzik kanpainan zehar. 

Konstituzioko V titulua erreformatu nahi izana da oposizioak eta Italiako hainbat gizarte eragilek oso gogor kritikatu duten gobernuaren beste proposamena. V tituluaren erreformarekin Renzi-k erregio konpetentzien berreskuratzea nahi zuen. Proposamen honen aurka aspaldi azaldu ziren Bost Izar Mugimenduko buruzagia den Beppe Grillo eta Lega Nord mugimendua. Biek erreformak berarekin zakarren izaera zentralista salatu zuten. 

Eta orain zer? 

Analista guztien arabera atzoko emaitza kolpe latza izan da Renzi buru izan duen gobernuarentzat. Ezetzak oso egoera larrian utzi du Italiako Alderdi Demokratikoa eta oro har sozialdemokrazia italiarra. Aurrez beste herrialde europar batzuetan gertaturikoa ekarri digu gogora atzoko emaitzak. Alderdi nagusien ahultzea eta izaera desberdineko populismoen indartzea sistematikoa ari da bihurtzen Italian ere. 

Viva Trump, viva Putin, viva Le Pen e viva la Lega txiokatu ostean ospatu zuen Salvinik ezezkoaren garaipena. Bere esanetan emaitzak herriaren haserrea sinbolizatzen du eta argi utzi zuen Bruselako erabakiei men egiten dien buruzagirik ez duela behar Italiak. Bere hurrengo helburua hauteskundeak irabaztea izango dela azpimarratu zuen buruzagi xenofoboak. Bestetik ezkerreko mugimenduek ere emaitzen balorazio positiboa egin dute, Renzik enpresari eta Erromako eliteen mesederako burutu nahi zuen erreforma gelditu baitu herriak. Garrantzia handia eman diote gaurdanik irekita gelditu den eszenatoki politiko berriari. Inoiz baino gehiago aldaketa sozialaren aldeko mugimenduen mobilizazioa eskatu dute eskuineko populismoari aurre egiteko. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Italia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


4.000 urteko ezpain-margoa

Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko  barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]


Harakin eta zirujau

Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude