Union herrian saiatu dira erasotzen martxako kideak, tartean, Hala Bediko bi lagun. Kide internazionalistek autodefentsaren bidea hartu dute. Orain, zortzigarren etapan, normaltasuna nagusi.
Otsailaren 7ko gauean eman zen eraso saiakera. Hala Bediko kideek jakinarazi dutenez, gaua pasatzera joan diren herrian 20-30 turkiar zeuden. Lo egin behar zuten tokira indarrez sartzen saiatu ziren, besteak beste, poliziaren pasibitateari esker. Autodefentsari ekin eta kide kurdu zein internazionalistek barruan eutsi zuten; gainera, martxako emakumeek, emakume bezala, autodefentsa estrategia ere antolatu zuten. Ostean, poliziak ez zien kanpora ateratzen utzi, “segurtasunagatik”.
Çira TV eta Sterk TV telebista kurduek azkar batean eman zuten horren berri. Hori dela eta, alboko herrietako kurduen mobilizazioa oso azkarra izan zen; bideoan ikus daitekeenez, harrera beroa jaso zuten alboko herrietako kurduek Sarre-Unionen; azkenean, gainera, bertan lo egitea erabaki zuten.
Zorionez gertuko herrietako ehundaka kurdu eta antifaxista etorri dira Sarre-Union-era eta ez da ezbeharrik egon. Hemen momentua: pic.twitter.com/0mBOgRETSK
— Igarki (@igarkirobles) 2017(e)ko otsailak 8
Martxan zehar, azken etapan batez ere, Turkiako “Otso Grisen” keinuak ikusi behar izan zituzten kide internazionalistek. “Otso Grisek” eskuin muturreko helburuak aurrera ateratzeko, besteak beste, kurduak hil izan dituzte. Hala Bediko kideek jakinarazi dutenez, tentsio momentu handiak bizi zituzten, baina normaltasunera itzuli da martxa. Larunbatean amaituko da hau, Estrasburgon, martxa eta jaialdi batekin.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]
Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]
Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]
Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.
Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.
Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]
Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]
Turkiako Poliziak torturatu dituztela salatu dute, eta ondoren, ondasunak lapurtu eta biluzik utzi dituztela hiriaren kanpoaldean.
Cemil Bayik PKK-ko buruak adierazi du helburua erreskate lanak ez oztopatzea dela eta su-etenak "herriaren mina arindu eta zauriak sendatu arte" iraungo duela.
Ostegun eguerdirako 21.500 dira hildakoak Mesopotamiako lurretako historia modernoan izandako lurrikara gogorrenaren eraginez. Mundu osoko herrialde ugari erreskatean laguntzeko taldeak bidaltzen ari dira. Erdoganek esan du eremu kaltetuak ikustera joango dela, bere aurkako... [+]