Eskuin muturreko kide batek labanaz egin die eraso ezkerreko independentistei Bartzelonan

  • Bartzelonako Manlleu herrian gertatu da. Erasotzaileak CUP alderdi politikoaren informazio karpa bat apurtu du lehenik, eta herriko casalean –egoitza sozial independentista– bildutako pertsonen aurka egin du ondoren, labana handi batekin. Elkartasuna eta salaketa laster piztu dira.

     


2019ko maiatzaren 20an - 13:09
Erasoaren aurkako kontzentrazioa Manlleuko plaza nagusian. Argazkia: La Directa.

Roberto Lopez Zambrana eskuin muturreko kide ezaguna da Herrialde Katalanetan. Asteburu honetan hainbat eraso egin ditu ezker independentistaren aurka. Larunbata goizean Osona herriko merkatuan CUPek jarria zeukan informazio karpara hurbildu, pertsonen aurka oldartu eta karpa apurtu zuen. Ondoren, 10 kilometro eskasera dagoen Manlleu herriko Boira Baixa Casal independentistarara jo zuen. Labana handi batekin inguruan zeudenak erasotzen saiatu zen, eta erasotuak lokalaren barnean itxi ziren. Udaltzaingoko kideak bertaratzean, horien aurka ere egin zuen Zambranak atxilotua izan aurretik.

Gaua komisaldegian igaro ostean libre geratu da eskuin muturreko kidea, kargu pean eta casal independentistara 100 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekuarekin. Zambranak erasoak burutu ditu Manlleuko CUPeko kideen aurka lehenago ere, eta urtebete dela udaletxeko balkoian eskegita dagoen estelada kendu zuen. CUPek kritikatu egin du Zambrana 24 ordutan libre uzteko erabakia: “Berriro ere faxismoa eta inpunitatea eskutik doaz” idatzi du alderdi independentistak, erasoaren larritasuna nabarmenduz.

Ofiziozko abokatuaren kontzientzia eragozpena.

Erasoak elkartasun adierazpen ugari piztu du sarean, norbanakoenak zein eragile sozial eta politikoenak. Askok ekimen independentista baketsuen kriminalizazioa eraso faxisten zigorgabetasunarekin alderatu dituzte. Larunbateko arratsaldean bertan udaleko hainbat alderdi politikok deituta kontzentrazio jendetsua burutu zen Manlleuko plaza nagusian. Gertaera honen harira ezagun egin da, bestalde, Raimon Montoliu Casals abokatua. Montoliu  da Zambranari komisaldegian egokitu zitzaion ofiziozko abokatua eta honek uko egin dio eskuin muturreko kidea defendatzeari, “kontzientzia eragozpena” argudiatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude