Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
CAF tren konpainiari ez zaio dohainik ateratzen ari Jerusalemen trenbide bat egiteko duen kontratuarekin jarraitzea. Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Ordezkaritzak, Israelek ilegalki okupaturiko palestinar lurraldeetan jarduten duten enpresen zerrenda beltzean sartu du, eta horrek Bartzelonako metrorako trenak egiteko lehiatzea eragotzi diezaioke.
Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) konpainiak klausula bat dauka, NBEn zerrenda horretan dauden enpresei betoa jartzen diena. CAF TMBren hornitzaile nagusietako bat izan da, Alstom konpainia frantziarrarekin batera; baina orain, klausula horren ondorioz Bartzelonako metroarentzat 39 tren berri eraikitzeko lehiaketatik kanpo gera liteke. Denera 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
Alstomek helegitea jarri zion klausulari, NBEn zerrendan zegoela-eta ezin zuelako kontratu horretara hautatu. Zerrenda eguneratuan jadanik ez da konpainia frantziarra ageri, CAF bai, ordea
Alstomek helegitea jarri zion klausulari, NBEn zerrendan zegoelako, eta Santa Perpètua de Mogodam herrian lantegi bat izan arren ezin zuelako kontratu horretara hautatu. Zerrenda eguneratuan jadanik ez da konpainia frantziarra ageri, CAF bai, ordea.
Sektore Publikoko Kontratuen Kataluniako Auzitegiak erabaki behar du Alstomek jarritako helegitea onartu ala ez, eta erabaki horrek zehaztuko du Beasaingo enpresak TMBren lizitazioko lehiaketan parte hartu ahal izango duen –eskaintzak aurkezteko epea abenduan itxiko da–.
Pradales: "CAFek ongi azaldu du zer ondorio izan ditzakeen kontratua hausteak"
Beasaingo konpainiak esan du Shapir enpresa israeldarrarekin batera egiten ari den Jerusalemgo trenbidearen obrek giza eskubideak errespetatzen dituztela eta inplikazio juridiko "konplexuak" dituela kontratu hori eteteak.
Hain zuzen, EAEko lehendakari Imanol Pradalesek hori gogorarazi du Madrilen, Nueva Economia Forum-ek antolatutako Forum Europa gosarian: "CAFek ongi azaldu du nola kontrastatu duen gaia NBEko adituekin, baita nolakoa den indarrean dagoen kontratua eta zein ondorio izan ditzakeen hori hausteak ere", esan du.
NBEk osatutako zerrendan 160 enpresa daude: horietatik 138 israeldarrak dira eta soilik 22 munduko beste herrialdeetakoak, tartean dago Euskal Herriko CAF.
Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]
Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]
Milaka pertsonaren inplikazioari esker, Ibaitik itsasora martxak lortu zuen Tuteran hasitako ibilbidea Hendaian burutzea, bidean Gazako genozidioaren eta apartheidaren konplize diren zenbait enpresatan salaketak egin ostean: CAF, M. Torres, Teva, Zara, Carrefour... Irailaren... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Sharon Ronen israeldarrak FCI-IGP 33. munduko txakur txapelketan parte hartu duela jakinarazi du Palestinarekin Elkartasuna eragileak. Gasteizko Udalari “sionismoaren konplize” izatea leporatu dio.