“Eskuin muturraren terrorismoa mehatxu bihurtu da Alemaniarentzat”

  • Ultraeskuindar baten eraso xenofoboak hamaika hildako eta bost zauritu eragin ditu Alemaniako bi “shisha tabernatan” (batez ere komunitate kurdua bildu ohi da bietan). Aurten, Alemanian hildakoak utzi dituen eskuin muturraren hirugarren ekintza terrorista dela eta ultraeskuinaren terrorismoa mehatxu dela ohartarazi du Alemaniako Atzerri ministroak.


2020ko otsailaren 20an - 13:36
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

43 urteko gizonak zortzi pertsona hil zituen asteazken gauez Hanau hirian. Ondoren, etxean, ama hil eta bere buruaz beste egin zuen. Fiskaltzak baieztatu du eskuin muturreko kutsua duen eraso terrorista izan dela. Idatzi bat aurkitu dute gizonaren etxean, eta bertan dio, besteak beste, atzerriko jatorria duen hainbat jende Alemaniatik kanporatzea ezinezkoa dela eta horiek suntsitzea beharrezkoa dela.

Panorama arras kezkagarria

Pasa den ostiralean, eskuin muturreko hamabi kide atxilotu zituzten Alemanian, mezkiten aurkako eraso masiboa prestatzen ari zirela leporatuta.

Talde antisemita eta arrazistetako 24.100 kide atzeman dituzte herrialdeko Inteligentzia Zerbitzuek, eta horietatik 12.700 biolentotzat dituzte. Panorama “oso-oso kezkagarria” dela iritzi dio Gobernuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!