Herritarren pobretzearen aurka mobilizazioak deitu ditu Eskubide Sozialen Kartak azaroaren 19rako

  • Azaroak 19ra bitartean ekimenak antolatu ditu Eskubide Sozialen Kartak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Langile klasearen pobretzea areagotzen ari dela salatu nahi dute, eta horren erantzule direla "elite ekonomikoak" eta haien mesedetarako politikak.


2022ko urriaren 18an - 17:25
Bizitza garestitzearen aurkako mobilizazioak antolatu ditu Karta Sozialak / Argazkia: Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazio dinamika berria iragarri du datorren hilabeterako, Hego Euskal Herriko eta Espainiako Gobernuei “herritarren pobretzearen aurkako neurri eraginkorrak” eskatzeko helburuz. Dinamika borobiltzeko, azaroaren 19an manifestazioak antolatuko ditu Iruñan, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

Urriak 17an, astelehenean, Pobreziaren Aurkako Egunarekin bat eginez ezagutarazi dituzte mobilizazioen oinarri izango diren eskaerak. Lehena, energiarako eskubidea eta trantsizio ekologikoa izango da. Salatu dutenez, energia sektoreak eta “oro har elite ekonomikoak", gehiengoaren pobretzea eragiten ari dira eta egoera horretatik etekinak ateratzen.

Bigarrenik, gutxieneko soldata 1.400 euro eta gutxieneko pentsioa 1.260 euro izatea eskatuko dute, eta zaintza lanak aitortzea, besteak beste. Modu berean, osasun, zaintza eta hezkuntza sistemak indartzea aldarrikatuko dute.

Bestetik, oinarrizko eskubide eta beharren alde egingo dute; hala nola, etxebizitza, elikadura osasuntsu bat, edota garraiorako eskubidea izan dezaten herritar guztiek.

Zerga erreforma ere izango dute aldarri. Karta Sozialak uste du bai Espainiako baita EAEko eta Nafarroako Gobernuak ere epe laburreko politikak hartzen ari direla, erreforma sakonik gabe.

Azkenik, bakearen eta burujabetzaren alde borrokatuko dela ziurtatu du, eta “demokrazian eta erabakitzeko eskubidean aurrera egin”.

Urrian hasi eta azaroaren 19an amaituko dira Eskubide Sozialen Kartak antolatutako ekimen eta mobilizazioak. Besteak beste, urriaren 27an “Azoka Gardena” egingo dute Bilbon eta Iruñean, eta azaroaren 3an “Etxebizitza eskubidearen alde eta turistifikazioaren kontrako ekimena” Donostian. Azaroaren 19ko mobilizazioei dagokionez, Gasteizen 12:00etan irtengo da, eta Donostia, Bilbo eta Iruñean 17:30etan. Haien web orrialdean zabaldu dute egitarau osoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren pobretzea
2024-02-13 | Gedar
Bost urtean, ia bikoiztu egin da seme-alabarik eduki nahi baina ezin duten gazteen kopurua EAEn

Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.


Oxfamen txostena 2024
Bikoiztu egin dituzte fortunak munduko bost aberatsenek azken hiru urteetan

Egunero milioi bat dolar xahutuko balitu bost aberats horietako bakoitzak, 476 urte beharko lituzkete aberastasun guztia agortzeko. Era berean, 2020tik hona, munduko 5.000 milioi pertsonaren erosahalmena murriztu egin da. Oxfam GKEaren aurtengo txostenaren emaitzak dira.


Paris 365: Iruñeko Udalaren migrazio politikek “erakartze efektuaren diskurtsoa” barneratu dute

Fundazioak 650 lagun ingururen elikadura bermatzen du urtean. Erakundetik diote azkeneko bi urteetan laguntzarik gabe geratu diren pertsonak artatu ahal izan dituztenak baino gehiago izan direla.


2023-09-15 | Gedar
Ikasleen erdiak egiten dute otordu bat gutxiago Frantziako Estatuan, diru falta dela-eta

Berokuntzari edo higiene-produktu batzuei ere uko egin behar diete ikasleen ia erdiak, Cop1 erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera. %25ek 50 euro baino gutxiago izaten dituzte eskura, alokairua eta tasak ordaindu ondoren.


Testuliburuak berrerabiltzen al dituzte zure eskolan?

DBH 4ko sei testuliburutan 223 euro ordaindu ditu Ainhoak, lau liburu aurtengo edizioak, gainerakoak berrerabiltzeko aukerarik gabe, "ez familian, ez lagunartean, ez bigarren eskuko plataformetan". Testuliburuen mailegutza edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira... [+]


Eguneraketa berriak daude