"Desobedientzia borroka tresna bezala hartu behar dugu"

  • Eleak mugimenduak eta Libre dinamikako taldeek Konpromiso Eguna antolatu dute Donostian larunbaterako. Eskubide sozial eta politikoen aldeko lana bateratu, indartu eta egonkortu nahi dute datozen makro-epaiketei eta Mozal Legearekin batera etorriko diren erasoei begira.


2015eko apirilaren 10an - 12:10

Libre topaketen atarian, Txerra Bolinaga (Eleak Mugimendua) eta Joseba Alvarez (Libre dinamika) Info7 Irratiko Kale Gorrian saioan topaketen xehetasunak eman dituzte.

Donostiako Boulevarrean Aske Gunea eraiki zela bi urte beteko dira egun hauetan. Geroztik Herri Harresi eta antzerako hamaika dinamika jarri dira martxan Euskal Herri osoan. “Ekimen puntual baten moduan geratzeko aukera bazegoen ere, gizarteak dinamika barneratu du”, bat egin dute Bolinagak eta Alvarezek.

Aurreko urtean egindako topaketetan ateratako hausnarketei jarraikortasuna eman nahi diete larunbatean Donostiako Boulevardean eginen dituzten topaketetan: “Desobedientzia orain arte bezala makroepaiketen gaietara mugatzera baino, alor eta aldarrikapen ezberdinen erresistentzia eta borroka tresna bezala hartu behar dugu”.

Txip aldaketaren beharra nabarmendu du Bolinagak: “Azken urteetako mobilizazio sozialak zigortu nahi dituzte Mozal Legearekin. Gaurkotasuna duen arazoa da eta ikusten hasiak gara bere eragina”.

Mugimendua koordinatzea helburu duen eskubide politiko eta sozialen aldeko mugimenduaren artikulaziorako proposamena aurkeztuko dute larunbatean: “Eleak maila nazionalean jardungo duen bitartean, herri eta auzoetako Libre dinamikak maila lokalean eskubide politiko eta sozialen aldeko lanketa bere egiten hasiko lirateke”.

“Mugimendu sozial bakoitzak beregain hartu behar du eskubide politiko eta sozialen aldeko jarduna”, adierazi du Alvarezek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Donostia
2017-07-07 | Xalba Ramirez
Donostiako Aske Guneko gazteek zigorra osorik bete beharko dute

Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteen abokatuek Espainiako Zigor Kode berriaren arabera gradua jaisteko eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak ukatu egin du eta beraz, sei urteko kondena osotasunean bete beharko dute, espetxean jarraitzen duten bost gazteek.


Aske Guneko gazteen askatasuna eta Mozal Legea indargabetzea aldarrikatuko dituzte IV Libre Topaketan

IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.


2017-04-26 | ARGIA
Oier Lorente preso donostiarra askatu dute

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Oier Lorente eta lau urteren ostean atera da kartzelatik; Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.


Ongietorri beroa Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola preso ohiari

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta lau urteren ostean atera da kartzelatik, orotara sei urteko espetxe zigorrarekin ordainduta Segiko kide izatea egotzi izana. Ehunka lagun izan ditu zain Donostiako Alde Zaharrean, ongietorria emateko.


Eguneraketa berriak daude