Presoen alorrean urratsak emateko eskatu diote ezker abertzaleari Langraitz bideko bi kidek


2013ko uztailaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Urrusolok eta Caridek diote Aske Gunean atxilotuek kartzela baimenak hartu ahalko lituzketela.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Testuan, Urrusolok eta Caridek adierazi dute Donostiako Aske Gunean atxilotu zituzten gazteek bost eta sei urteko kartzela zigorrak beteko dituztela, baina bi baino gehiago dagoeneko bete dituztenez, baimenekin ateratzen hasi ahalko liratekeela. Euren ustez, momentuz ez dute halakorik planteatuko presoen kolektiboak aukera hori blokeatzen duelako.

Iheslariak ere aipatu dituzte artikuluan eta galdetu dute ea zergatik ez diren Euskal Herrira itzuli horretarako legezko arazorik ez daukatenak.

Urrusolok eta Caridek adierazi dute ezker abertzaleko buruzagiak “makurtzen” ari direla “borroka armatuarekin tematu zen sektorearen planteamenduekin”. Euren iritziz, sektore horren jarrera eragozpena da preso eta iheslari asko etxera itzultzeko.


Eguneraketa berriak daude