Donostiako Aske Guneko gazteek zigorra osorik bete beharko dute

  • Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteen abokatuek Espainiako Zigor Kode berriaren arabera gradua jaisteko eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak ukatu egin du eta beraz, sei urteko kondena osotasunean bete beharko dute, espetxean jarraitzen duten bost gazteek.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 07a

2015ean egin zuten Zigor Kodearen erreformaren arabera, zigorra gradu bat edo bi jaits daiteke erabilitako bitartekoak eta eragindako ondorioak “objektiboki larritasun txikikoak diren” delituetan. Honela egin zuten 2015eko abenduan Ainhoa Villaverde eta Ibon Esteban Segiko kideekin: ekintza soilik politikoak egozten zizkietenez, sei urtetik bi urtera jaitsi zieten zigorra.

Donostiako Segiko kide izateagatik kartzelan jarraitu beharko dute sei urteak bete arte Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Mikel Arretxe, Egoi Alberdi eta Ekaitz Ezkerrak. Denak aurten aterako dira Ezkerra izan ezik, behin behineko espetxealdirik izan ez zuen bakarra izanik, sei urteak jarraian egin beharko dituelako.

Pasa den apirilean auzi bereko Adur Fernandez, Oier Lorente eta Aitor Olaizola aske geratu ziren, sei urteak osorik beteta.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


AskeGunea Donostia kanaletik interesatuko zaizu...
Aske Guneko gazteen askatasuna eta Mozal Legea indargabetzea aldarrikatuko dituzte IV Libre Topaketan

IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.


2017-04-26 | ARGIA
Oier Lorente preso donostiarra askatu dute

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Oier Lorente eta lau urteren ostean atera da kartzelatik; Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.


Ongietorri beroa Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola preso ohiari

Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta lau urteren ostean atera da kartzelatik, orotara sei urteko espetxe zigorrarekin ordainduta Segiko kide izatea egotzi izana. Ehunka lagun izan ditu zain Donostiako Alde Zaharrean, ongietorria emateko.


2015-04-21 | Igor Agirre
Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gazte bati Aske Gunean parte hartzeagatik

Gazte bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotzea saihesteko antolatutako Donostiako Aske Gunean parte hartzeagatik. Donostiako Auzitegiak “desobedientzia larria eta desordena publikoa” egotzita zigortu du 2013ko apirilaren 10eko gertakariengatik.


"Desobedientzia borroka tresna bezala hartu behar dugu"

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikako taldeek Konpromiso Eguna antolatu dute Donostian larunbaterako. Eskubide sozial eta politikoen aldeko lana bateratu, indartu eta egonkortu nahi dute datozen makro-epaiketei eta Mozal Legearekin batera etorriko diren erasoei begira.


Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dioten gazteak muntaia salatzen du

Edurne Martinez altsasuarrari 15 hilabeteko kartzela zigorra eta isuna eskatzen diote Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik. “Autoritatearen aurkako atentatua” egozten diote, eta berak erabat ukatzeaz gain, muntaia poliziala dela salatzen du. “Edurnerekin1″ ekimena abiatu dute Martinezi babesa adierazteko.


2014-04-15
Donostiako Libre topaketak
MULTIMEDIA - solasaldia

EHUko irakasle Mario Zubiagak, desobedientziaz, eta Eleak mugimenduko kide Zigor Olabarriak, Askeguneaz, emandako hitzaldiak.
Data: 2014-04-12
Grabazioa: EskuNabarrak


AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak

Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude