Eskola jantokietako murrizketek ikasleen gosea eta emakume langileen prekarietatea areagotuko dituzte

  • Eusko Jaurlaritza jangela zerbitzua murriztera doala salatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Murrizketa asmo honen berri ez dute Hezkuntza Sailetik jaso, baina ondorio horretara iritsi dira, Hezkuntzak ikastetxeetara bidali dituen hurrengo ikasturterako lanpostu aurreikuspenak aztertuta. Milaka haurrek jasotzen dute jantokiko beka Hego Euskal Herrian, eta hori dute eguneko otordu ziurtatu bakarra. Langileen %95 emakumeak dira (asko lanaldi partzialean ari direnak) eta hauei zuzenean eragingo die murrizketak. Beste jangela eredu bat martxan jartzeko beharra are ageriago jarri du egoerak.


2020ko uztailaren 01an - 08:58

ELA sindikatuak ohartarazi duenez, "hauetan argi ikusten da jantokietako ardurara bideratutako ordu kredituetan murrizketa sistematikoa aplikatzeko asmoa duela Jaurlaritzak. Eskola-egutegiak egiteko, Bigarren Hezkuntzan lanaldi trinkoa ezartzeko eta Lehen eta Haur Hezkuntzan astean lanaldi trinkoko egun bat ezartzeko ekainaren 4an emandako ebazpenean eta pasa den astean COVID-19 dela eta, datorren ikasturterako ikastetxeetara bidalitako protokolo orokorrean ere argi ikusten da, osasuna bermatzeko hartu beharreko neurrien aitzakipean, sukalde eta jantokietako zerbitzua murrizteko hezkuntza sailaren asmoa".

LAB sindikatuak irakurketa bera egiten du: "Daukagun informazio bakarra da, eta ez Hezkuntza Sailarengandik, Hezkuntza Sailak institutuetako jangela-zerbitzua etetea erabaki duela, eta gainerako eskola-etapetan plazen %40ko murrizketa egitea".

Milaka haurren otordu nagusia jokoan

Etxe askotako pobrezia egoeraren ondorioz, ikasle askorentzat eskolako jangela da eguneko otordu nagusia. Guraso Elkarteen konfederazioa den EHIGEk eta Justicia Alimentariak 2017an egin zuten txostenean agertzen denez, EAEn ikasleen %21,4 jasotzen zuten beka. Konfinamendu garaian bai Nafarroako eta bai EAEko gobernuek familiei eman diete jangelako bekaren pareko ekarpena, elikadurarako. Nafarroako Gobernuak argitaratutako informazioaren arabera, 4.400 ikasle izan dira bekaren pareko laguntza jaso dutenak.

Herritar guztien elikadura eskubidea bermatzeko, osasuna hobetzeko eta bertako ekonomia bizkortzeko, pandemia osteko garaia aukera ona da eskoletako jantokiek bertan sukaldea izan dezaten berriz (sukaldeak kendu eta enpresa pribatu oso gutxiren oligopolioa baita geroztik nagusi azpikontratatutako zerbitzu hau), eta herriko baserritarrei erositako elikagaiak zerbitzatu ditzaten.

7.000 langilerengan eragina

Jangeletako langileen egoera ere azalera atera dute sindikatuek. ELAk emandako informazioaren arabera, "Jangela zerbitzuan Hezkuntza saileko lan kontratua duten langileak, zein azpikontratatutako enpresetako langileak dihardute, izan ere zerbitzuaren %90etik gora pribatizatuta baitago. Kolektiboaren %95 inguru emakumeak dira eta askok eta askok lanaldi partzialak dituzte. Hezkuntza Sailaren langile propioak direnen artean behin behinekotasuna %65etik gorakoa da". LABek zehaztu duenez, jantoki zerbitzua eteten bada "7.000 langile baino gehiago kaltetuak izan daitezke; sektore horretan kontratu partzialak dituzten emakumeak dira, eta gehienak azpikontratatuta daude".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude