Egunak daramatzagu eskolaldi jarraituaren aurkako ahotsak entzunez, eta, zinez, gure jomuga zein izan beharko lukeen ahaztu zaigulako amorraturik gaude. Min ematen digute interes jakin batzuengatik goiz eta arratsaldeko jardunaldiaren alde etorri zaizkigun albiste eta lerroburuek. Besterik eskatu beharrean, garrantzitsuena gure txikiek pandemia aurreko eskola jardunaldia berreskuratzea dela ahotan darabiltenen kezka nagusia hori dela pentsatzen duenik ere badela konturatuta.
Urte gogorra bizi izan dugu aurten eta, zinez, badakigu ez dela erraza izan ikasturtea kudeatzea. Baina askok uste dutenaren aurka, inoiz baino ikasturte samurragoa iruditu zaigunik ere bagara. Eskolaldi jarraituak, eskola eta familia bizitza uztartzea erraztu baitigu, eta, ikasturte batez, gutxienez, askoz lasaiago bizi izan baikara.
"Askok uste dutenaren aurka, inoiz baino ikasturte samurragoa iruditu zaigunik ere bagara. Eskolaldi jarraituak, eskola eta familia bizitza uztartzea erraztu baitigu"
Oraingo derrigorrezko jardunaldia dela eta hautsak harrotzen dabiltzanei, orain artean ezagutu dugun eskola ordutegi etenak gure bizitzak askoz gehiago baldintzatu izan dizkigula esan nahi genieke. Haurrak eskolan gure lanorduen pare edo gehiago betetzera derrigortzen baititugu.
Ez gara ari gauzak ongi egin direla esaten;derrigortasun hori aipatzen dutenei, aurreko jardunaldiak eskolaren esklabo bihurtzen gaituela oroitarazi nahi genieke, eta hori ere derrigorrez ezartzen zaigula. Guztiok hala nahi izan gabe.
Jardunaldi etena orain artean ezagutzen dugun eskolaratzeko modu bakarra izan delako soilik berrezarri nahi izan da. Eskola emaitzei zein geletako giroari hobekien egokitzen zaion modua zein den kontuan hartu gabe.
Gure iparra non jarri beharko genukeen mahai gaineratu nahi dugu, ordutegi bat edo beste eskatu beharrean, gure eskola bizitza samurtuko duten erabakiei leku egite aldera: eskola eta lana uztartzeko kontziliazio neurriak eskaintzea, familiei bakoitzaren behar eta egoeren arabera eskola ordutegiak erabakitzeko erraztasunak jartzea, eskolaz kanpoko jarduerak egin ahal izatea (bai eskolatik dohainik eskaintzen direnak, baita Guraso Elkarteek eskaintzen dituztenak ere), ratioen jaitsiera betiko bermatzea, Hezkuntzatik beharrezkoak diren giza baliabideak bermatzea, irteerak egin ahal izateko irizpideak bateratzea eta eskolaz kanpoko espazioen erabilerari eustea, hezkuntza emozionala zaintzea... beharrezkoa iruditzen zaigu.
Hitz batean, osasun egoera edozein izanda ere, ikasleengan pentsatuz antolatuko den kalitatezko hezkuntza sistema baten alde egin nahi dugu.
Nafarroan, gainera, ikasturte hasieran aukera polit bat suertatu zen familia, sindikatu eta eskolekin elkarlanean Hezkuntzako protokoloan jasotako neurriak arintzeko edo malgutzeko foro bat sortuz; baina bide motza izan zuen. Pena. Bide polita izan zitekeen, eta izan daiteke.
Oraindik garaiz gaudela uste dugu, eta, gauzak hobeki egite aldera, Hezkuntza Komunitatea osatzen dugunoi, inork gure izenean hitz egin beharrean, zein iritzi dugun galdetu beharko liguketela deritzogu. Eztabaidaren erdigunean, norberaren interesez gain, haurren etorkizun samurrago bati nola helduko diogun erdigunean jarrita. Interes guztien gainetik, benetako protagonistak (haurrak) nortzuk diren ahaztu gabe.
Izan gaitezen zintzoak. Egin dezagun bidea!
* Artikulua sinatzen dute:
Mikel Rípodas Hermoso de Mendoza
Nerea Etxegarai Garaikoetxea
Ion Zeberio Morrás
Oihana Garmendia Peña
Amaia Hualde Unanua
Laura Goikoetxea Calvo
Pablo García González
Patricia Remiro Virto
Ilargi González Ochoa
Elixabete Ansa Otermin
Patxi Larrainzar IPko jardunaldi jarraituaren aldeko familia taldea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]