Eskola publikoaren alde eta segregazioaren aurka kalera aterako dira Gasteizen

  • Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak antolatu du protesta, besteak beste, azken bi urteetan Eusko Jaurlaritzak eskola publikoarekiko erakutsitako “utzikeria” salatzeko. Doakotasuna, aukera berdintasuna eta laikotasuna izango dira aldarri nagusiak.


2018ko maiatzaren 25an - 10:41

Hiru zutabe izango ditu mobilizazioa eta Gasteizko toki banatik aterako dira: lehena, Abastos plazatik, bigarrena San Anton Plazatik eta hirugarrena Prado Parketik. Guztiak 18:00etan irtengo dira. Andra Mari Zuriaren plazan dira elkartzekoak, 18:30ak aldera.

Ohar bidez helarazitako mezuan plataformak dio egungo hezkuntza sistemak “desberdintasunak errepikatu eta areagotu” egiten dituela. Esaterako, EAEn, baliabide urriko familien edo etorkinen %75 eskola publikoan dago. Gasteizen egoera muturrekoagoa da, ehunekoa %92ra iristen baita. Datuok haur eta lehen hezkuntzakoak dira.

Eskola publikoa bigarren maila batean uztea ez ezik, egungo egoerari sistema publiko dual bat gehitu behar zaiola diote antolatzaileek. Hau da, diru publikoz hornitzen diren ikastetxe pribatuak. Duela 30 urte hauek sortu zirenetik, eskola publikoaren “gainbehera” geldiezina izan dela nabarmentzen dute, besteak beste, baliabide gutxiago bideratu direlako hezkuntza publikora. Gainera, nahiz eta diru publikoa ikastetxe horietan inbertitu arren, hainbat eta hainbat familiarentzat sarbide kuotak ordainezinak izaten jarraitzen dutela ohartarazi dute.

Ikasleen jatorriarengatik edo maila sozio-ekonomikoarengatik eragindako eskola segregazioaren amaiera eskatuko dute ostiraleko manifestazioan. Gainera, eskoletan izena emateko udal bulego bakarrak sortzea eskatu dute, diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztien benetako doakotasuna, eta heziketa laikoa jasotzeko eskubidearen bermea hezkuntza sare guztira zabaltzea.

Ruben Sanchez Bakaikoak gaiari buruz idatzi du Argian duen blogean. Hemen irakur dezakezue artikulua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Eskola estigmatizaturik ez Judimendin: familia euskaradunek ere izena eman dute auzoko eskolan

A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]


Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


A eredutik D eredura igaroko da Gasteizko Judimendi eskola

A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude