Eskola feminista antolatu du Emaginek, gatazka politikoen irakurketak egiteko

  • Bi aldiz egingo dute egun guztiko ikastaroa: urtarrilaren 16an Iruñean eta otsailaren 27an Bilbon. Parte hartzeko izena eman behar da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 8an - 09:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Formakuntza, ikerketa eta dokumentazio feministarako Emagin zentroak Eskola Feministen bigarren edizioa aurkeztu du. Aurtengoa Hau ez da gure bakea lelopean egingo du, eta Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak lantzea da helburua, gatazkari buruzko hausnarketa eragitea. Horretarako, ekarpen teorikoak bilduko dituzte, baina izena ematen dutenek zuzenean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Izen ematea

Izena emateko emaginartxiboa@gmail.com postara idatzi behar da, tokiak mugatuak baitira. Ikastaroko prezioa 5 eurokoa izango da, eta bazkariarekin 15 euro.

Egitaraua

10:00 "Bakea ez da existitzen, feminismoa bai" (Jule Goikoetxea) 

11:00 "Euskal gatazka ezaugarritzen. Feminismotik irakuketa" (Zuriñe Rodrigez)

12:00 Hamaiketakoa

12:30 Ariketa kolektiboa

14:00 Bazkaria

15:30 "Pertsonala politikoa da. Gatazkak generoa dauka?" mahai ingurua.

          Iruñean parte hartuko dutenak:

Emakume militantea eta preso ohia.

Senidea (Oihana Etxebarrieta).

Psikologoa (Oihana Barrios).

Gizon militantea eta preso ohia (Iker Moreno).

17:00 Ariketa kolektiboa

18:00 Amaiera

Oharra: Albiste hau Topatu.eus gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Berriketa gutxi
Basatiak

2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.