Eskerrak amorruak grebarako indarrak ematen dizkigun

  • Neska gazteok ez dugu zaintzen, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik. [...] Zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.


2023ko azaroaren 29an - 12:37
Urrian Euskal Herriko *neska gazteek antolatutako Baterajotzeko manifestazioa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egunero jaiki, egunero, egunero gosaria egin, “kaixo maitia, zelan?”, Barik-ean dirua sartzea ahaztu berriro, joder, bidaia txartela ordaindu autobusean, eskilerak, aulkian eseri, “kariño hartuko dugu kafe bat arratsaldean, bale? egon lasai”, “amama zure etxean bazkaldu dezaket?”, eskolara joan Mikelen bila, parkean jolastu, merienda eman, ez eduki ezer inorekin hitz egiteko gorroto duzun parke horretan, asanblada, akta hartu, berriro hartu zuk akta, lehen hitz eman duzun kafea, eskerrak, zure kuadrillan bik hartzen dituzte antidepresiboak, batek otorduak saltatzen ditu inor konturatzen ez dela uste duen bitartean, denok konturatzen gara, inork ez du ezer esaten; lau doaz psikologora, hiruk gero eta obsesio handiagoa daukate kirolarekin, zuk ez dituzu asanbladak eta pitiak bata bestearen atzetik erre baino egiten, bitartean 70 euro balio ditu psikologo kontsulta batek eta diazepam paketeak 2.

Klink! 60 euroko bizuma iritsi zaizu, pentsatzen ari zara agian ez dizula merezi bi arratsalde galtzea astean, bost ordu pasatzea astean haur horrekin, 60 eurorako, baina ze polita Mikel, eta on egiten dio zurekin egoteak, etxean arazoak dituzte eta zu asko maite zaitu eta bueno, agian hurrengo kurtsoan esango diezu uztearena, edo bueno, pentsatuko duzu zerbait, agian lagunen batek hartuko luke lana.

Etxera heldu zara, lauren artean konpartitzen duzue etxea, hasieran pentsatu zenuten hiruren artean pagatuko zenutela alokairua, baina ez, laugarren bat sartu duzue eta tipoa ez zaizu gustatzen. Nahiko zenuke etxe bat, zure lagun min horrekin konpartitua, horma zuriekin eta landareekin, egunero eguzkia sartzen utziko duten leihoak eta mahai handi bat, egurrezkoa. Baina idealistan pisu horiek zure eta zure lagunaren soldatak batera baino bi aldiz garestiagoak dira, eta klaro, amets egitea doan da, baina landaredun etxe zuriak ez. Ezin dituzu koadroak zure gelan eskegi ere, horman zuloak egitea debekatu dizulako hilean 1.000 euro ematen dizkiozun etxejabe horrek, eta zuk ez duzu koadrorik gabe bizi nahi, baina kuadroak izateko hormak izan behar dira, eta zuk ez duzu horma bat, zuk beltzean alkilatutako pisu bat daukazu Euskal Herriko edozein hirigunetako zentroaren eta periferiaren artean dagoen auzo horretan.

Idealistan pisu horiek zure eta zure lagunaren soldatak batera baino bi aldiz garestiagoak dira, eta klaro, amets egitea doan da, baina landaredun etxe zuriak ez

Telefonoak desordutan esnatu zaitu, lagun baten amama ingresatu berri dute eta hil egingo da segur aski, norbaitekin hitz egin nahi zuen baina ez dio inork telefonoa hartu ordu horietan, beldurra ematen dio bere gurasoak nagusitzeak, alaba bakarra da, ez du nahi, baina badaki bera izango dela laster bere gurasoentzat erreferentziazko pertsona, rolak aldatuko direla, bere gurasoek badutela jubilatzeko adina eta urte batzuk ondo emango dituztela, baina ez direla asko izango. “Eta gero zer?”, “ez dakit”, “pertsona txarra naiz hau pentsatzeagatik momentu honetan?”, ezetz esaten diozu, baina zure gurasoak gazteagoak badira ere, beldur txiki bat jaio zaizu urdailaren eta hesteen artean.

Arropa eskegitzen, harrikoa egiten, haurrak lokartzen, komuna garbitzen, erosketetarako zerrenda egiten, merienda prestatzen, telefonoari adi, azkena etxeratu arte esna, triste baina irribarrez, ondokoa goxotasunez hartuz, dendetako prezioei adi, bere, zure, familiaren, lanekoen, ezagunen arazoei adi ezagutu ditugu amamak, ezagutu ditugu amak, eta gu horretarako ari gara ikasten. Besteen bizitzak eusten eta lan guzti hori musutruk edo soldata prekarizatuekin egiten ikasi egiten delako. Ikasi egiten delako noiz kezkatu eta zenbat, nola lagundu bestea ohartu gabe, nola bihurtu ikusezin egiten dugun lan guztia.

Emakumetasuna, hein handi batean horren gain eraikitzen baita, lan ez ordainduaren gain. Besteen tokian egiten dugun lan ez ordaindu guzti hori direlako gure amamen pentsio ez kontributiboak eta gure amen zaintzeko eszedentziak, gure amen etorkizuneko pentsio baxuak eta guk gurasoen kargu egiteko hartuko ditugun etorkizuneko jardun murriztuak. Sistema ez delako magiaz erreproduzitzen, erabaki konkretuek egiten dute hori, zaintza birfamiliarizatu eta pribatizatzeak, bizitzak prekarizatzeak, buru osasuna pribilegio bihurtzeak eta buru osasunaren kontra sistematikoki aritzeak, gure gorputzak epaituz, kosifikatuz, erasotuz, etxebizitza pribilegio bihurtuz, bizitzak prekarizatuz, inestabilizatuz, etorkizuna ukatuz.

Besteen tokian egiten dugun lan ez ordaindu guzti hori direlako gure amamen pentsio ez kontributiboak eta gure amen zaintzeko eszedentziak

Bitartean, baina, guk ez dugu zaintzen, ez gara inoren bizitzaren kargu, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik, gure arrazoiak ez dira “benetako” arrazoiak. Hau da, neska gazteon arazoak umeen arazoak direla. Badakigu nola funtzionatzen duten mekanismo horiek, patriarkatua ondo eraikia dagoelako baina badelako denbora ezagutzen dugula. Gureak ez dira benetako “arrazoiak”, emakumeek egiten dutena “lana” ez den bezala, greba feminista bat “orokorra” izan ezin den bezala; zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.

Azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra egingo dugu, mugimendu feministaren arnas eta pultsu garelako, gure familien zaintzaz arduratu beharko diren alaba bakarrak garelako, haur euskaldunak zaintzen ditugulako gorroto ditugun parkeetan, ez daukagulako koadroak jartzeko hormarik, buru osasuna terapian berreskuratzen delako, ez soilik kafeetan, ez garelako zaintza lanak egiten egongo gure bizitza osoa gure amek, gure amamek eta gure aurreko emakume horiek guztiek egin zuten bezala, hori delako hain justu patriarkatua.

Zaintza sistema publikoa behar dugu, gure ongizateaz arduratuko dena. Behar dugu zaintza sistemarako oinarriak herriz herri jar daitezen, burujabetzak lurraldeetara itzul daitezen, erabakiguneetan gu ere egon gaitezen. Bitartean astunak, oso astunak, izaten jarraituko dugu, gure arrazoi, gure lan eta gure grebekin, bide batez, azken urteetan inpaktu handiena izan duen greba molde horrekin. Jarraituko dugu sindikalismoa berrasmatzen, kaleak gure moldeetan hartzen, guk erabakiko dugu zergatik goazen grebara eta norekin goazen, baina batez ere, ostegunean historia feminista idazten jarraituko dugu, etorkizuna berreskuratu eta berridazteko. Ostegunean kaleak lehertzera goaz.

Maider Barañano, Euskal Herriko Neska* Gazteen plataformako kidea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!