Esa handitzeko lanak gelditzeko eskatu dute hainbat alderdik

  • Esa gehiagorik ez eta Rio Aragon plataformek bultzatu duten manifestua sinatu dute EH Bilduk, Geroa Baik, Podemos Ahal Dugu-k, Ezkerrak, UPDk, Equok eta Libertate Nafarrak. Urtegia handitzeko lanak sortu dituen lur mugimenduek eta inguruko etxeak hustuarazi izanak kezkak areagotu ditu herritarren artean.


2015eko maiatzaren 06an - 11:27
Argazkia: Euskalerria Irratia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Manifestuaren bitartez eskuin hegalean hasitako lanak gelditu eta urtegiaren egoera aztertu ondoren zein irtenbide eman diezaioketen aztertzeko eskaera egin dute. Urtegian sortu den egoera "jasanezina" dela eta irtenbidea bilatu behar zaiola adierazi dute Esa gehiagorik ez eta Rio Aragon plataformetako kideek.

UPNk, PSNk, PPk eta Ciudadanosek ez dute manifestuarekin bat egin. Hori dela eta, plataformetako kideek erantzukizunik gabe aritzea leporatu diete.

"Egoera aztertu beharra dago eta proposamenak mahai gainean jartzeko unea da. Alderdi politikoei dagokie, baita Nafarroako eta Aragoiko Gobernuei ere irtenbideak ematea", gaineratu dute.

Plataformek Esa urtegian sortu den egoerari aurre egiteko hainbat alternatiba aurkeztuko dituzte datorren astean. Maiatzaren 13an eginen dute agerraldia Katakrak liburudendan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2025-01-22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude