Esako urtegiaren handitzea “erloju bonba bat” dela ohartarazi dute, tanta hotzaren gisakoak bertan egokituz gero

  • Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertu dezala eskatu dio Chunta Aragonesista alderdiak Espainiako Gobernuari, tanta hotzak berriki utzitako hondamendia ikusita. Halako euriteak jasanez gero, Esak ur hori guztia askatzeko gaitasun nahikorik ez lukeela izango eta “segurtasun arazo larria” litzatekeela nabarmendu du.

Sustrai Erakuntza

2024ko azaroaren 20an - 10:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ingurumen, gizarte eta ekonomia ikuspegietatik, kolektibo ugarik sarritan salatu izan du Esa berriz handitzeko proiektua, bai PPk bai PSOEk aspalditik defendatua. Oraingoan, segurtasuna izan du hizpide Jorge Pueyo Chunta Aragonesistako diputatuak, Espainiako Kongresuan. Tanta hotzaren moduko fenomeno meteorologikoek Esa handitu batean utzi ditzaketen ondorioez ohartarazi dio gobernuari, eta “erloju bonbat bat” litzatekeela nabarmendu du: “Esako urtegia handituz gero eta urez betez gero, Valentzian izan den euri-jasa modukoekin eta gehienez segundoko 1.495 metro kubiko askatzeko gaitasunarekin, benetako arriskua litzateke”.

Espainiako Gobernuari eskatu dio proiektua birpentsatzeko eta garapen jasangarria bermatzen duten proiektuen alde egiteko.

2012ko aurrekaria

2012. urtean, metro koadroko 115 litro jaso ziren Esa inguruan, ondorioz, eskuin mendi-hegia mugitu eta Esa herriko bi urbanizazio hustu eta eraitsi egin behar izan zituzten. Bada, 115 haien aldean, Valentzian metro koadroko 300 litro ur utzi ditu berriki tanta hotzak.


Esa urtegia kanalean gehiago
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...